ICAGI

ACTA DE LA REUNIÓN DEL ÓRGANO PERMANENTE DE LA COMISIÓN DE SEGUIMIENTO. 14.04.2020

Fecha: 2020-04-15

(iturria: TSJPV)

INFORMAZIOA: Gaur, 2020ko apirilaren 15ean, Euskal Herriko Auzitegi Gorenaren COVID-19ko Jarraipen Batzordearen Organo Iraunkorraren bilera egin da, Eusko Jaurlaritzako ordezkarien parte-hartzearekin, une honetan ezinezkoa den hasierako idazkiak aurkezteko sistema seguru bat ahalik eta azkarren arbitratzeko. Informatzen jarraituko dugu.

 

JARRAIPEN KOMISIOAREN ORGANU IRAUNKORRAREN BILERAKO AKTA. 2020.04.14

1.- JUSTIZI MINISTROAREN 2020KO APIRILAK 13KO EBAZPENAREN APLIKAZIOAN EGOKITZAPENAK, ZERBITZU PULBLIKOAREN PRESTAZIOAN.

Lehena: Jarraipen Batzordearen Organu Iraunkorrak, Justizi Ministroaren apirilak 13ko Aginduan, zerbitzu publikoaren prestaziora egokitzeko EAEan, hiru zailtasun larri nabari ditu:

  1. Gure azpiegitura informatikoek, Lexnet-en ez bezala, ez dute aplikaziorik hasiera idazkiak hartu eta erregistratzeko justizi bulego edota fiskaletan. Honek, hasiera idazki hoiek modu presentzialean aurkeztera bultzatzen gaitu Epaitegi dekanoetako hamalau bulegoetan, auzilarien ordezkari prozesalak edo auzilariak euren kabuz.

  2. Etxetik tele-lana burutu arazi lezakeen kudeaketa informatiko azpiegitura baten falta.

  3. Guardia zerbitzuetarako banatu diren bebes ekipoez gain, beste inongo banakakoen babeserako ekiporik eskuragarri ez izatea. Orain arte, nahikoa ez delarik bere gauzatzean, Lan eta Justizia Sailburuak 2020ko martxoaren 15ean emandako Aginduan bere Laugarrena. 2 atalean: “Maskarillak, alkohol soluzioak, eskku larruak eta paper ez-berrerabiligarriak emango dira justizi egoitzetan eta zehazki, hauen sarreretan, bai epai aretoetan eta gainontzeko geletan, atxilotu eta guardia geletan bere gauzatzean”.

Bigarrena: Baldintza hauetan, behartuak sentitzen gara azpimarratzera, bihar apirilak 15, Justizia Ministroaren Agindua indarrean sartuko den datan, ezinezkoa izango dela Euskal Herriko justizi eta fiskal bulegoetan, bertan jasotzen den egokitzapen jarduera zentrala, telematikoki aurkeztutako idazkien aurkezpen, erregistro eta banaketari dagokiona alegia. Horrela, hasiera idazkien sarrera eta erregistroa, erabat murriztua izan beharko du Botere Judizialeko Kontseilu Orokorrak eta Estatuko Fiskaltza Orokorrak hartutako ebazpen baliokideetan onartzen diren funtsezko zerbitzuetan aipatutako idatzietara.

Horretarako, indarrean dirau, Lan eta Justizia Sailburuak 2020ko martxoaren 15ean emandako Aginduak bere Bosgarren atalean xedatutakoak: “Murriztu egingo da profesional eta herritarren sarrera Justizi egoitzetara, derrigorrezkoeta atzeraezinak diren izapideetako ezik, eta baita ere, zitatuak leudekeen aktuazio judizialetara joatea. Kasu hauetarako, aurreikusitakoa arreta berezia jarri beharko da. Beste edozein izapide edo kudeaketa ez-funtsezkoak, JustiziaSip, telefono edo baliabide telematiko bidez egin beharko dira”.

Hirugarrena: Erabat jakitun gara gure profesional eta herritarrak, diskriminazio egoera batean jartzen dituela beste Autonomi Erkidego batzuekiko, eta Organo Iraunkor hau, lanbide kolegiatu eta Justizia Administrazioko zuzendaritzako ordezkari batzuekin batera, plan baten prestakuntza aztertzen ari da, datorren astetik aurrera Justizi Ministroaren 2020ko martxoaren 15eko Aginduak eta data berdineko Botere Judizialeko Komisio Iraunkorraren Akordioak adierazitako helburuak pixkanaka egokitzapena ahalbidetzen duena eta partzialki berrabiarazteko helburua ahalbidetuko duena alegia.

Horretarako, Gobernu Idazkaritzaren balioespena geure egiten dugu, agindutako helburuak garatzeak ekarriko duen lan-karga handitzeko beharrari dagokionez, pixkanaka egigo den arren, aurrez aurreko langileen dotazio egokiak izan beharko ditu eta hauek Lan eta Justizia Sailak ezarri beharko ditu nolanahi ere. Hornikuntza horrek handiagoa izan behar du Justizia Ministroaren Aginduaren estandar kengarria baino, ezin baita izan apirilaren 13ko Aginduan aipatzen den telelaneko langileen lankidetza.

Hala ere, Gobernu Idazkaritzak adierazita utzi nahi du ez duela uste plana onartzea bideragarria izango denik.

 

2.- E. P. I.en ESKURAGARRITASUNA

Jarraipen Komisioko Organu Iraunkorraren bitartez, Justizia Sailburu-Ordeari eskatzen zaio, Lan eta Justizia Sailburuaren 2020ko martxoaren 15eko Aginduko Laugarren 2. Atalaren azkenengo lau asteetako exekuzio lanaren informazio osoa, maskarilla, soluzio alkoholiko, esku larru eta paper ez-berrerabilgarriaren hornikuntzari buruz.

Eta hau, emakida honen ardura duten Administrazio guztien berri izateko eta era berean, izandako adierazpen zehatzak ezagutzeko; bai epailetzara, fiskaltzara, administrazioko letratuei eta gainontzeko Justizia Administrazioko langillei, Banakako Babes Ekipoei buruzko erabilgarritasun eta erabiltze eraginkorrari buruz.