2020KO APIRILAREN 21EKO GOBERNU BATZORDEKO ERABAKIAK ETA DEKANOAREN ESKUTITZA. LAGUNTZA EKONOMIKOAK
Fecha: 2020-04-24
(iturria: ICAGI)
Laguntza ekonomikoak: Eskaera-eredua;
ELKARGOKO KUOTA, 2020KO BIGARREN HIRUHILEKOA: GERORATZE-inprimakia
Donostia, 2020ko apirilak 21
Lankide agurgarria:
Espero dut etxekoekin batera ondo egotea eta egoera hau ahalik eta ondoen eramatea.
Martxoaren 14an, alarma-egoera ezarri zenean, gutako inork ez zuen ezagutzen eta ezin genuen aurreikusi zein eszenatokiri aurre egin behar genion. Ezta martxoaren 24an ere, Gobernu Batzordeak ahalik eta lasterren erabaki batzuk hartu zituenean, eta jakinarazten dizut zuhurtziaz, egokitasunez eta erantzukizunez helduko ziela ezohiko egoera horren ondorioak arintzeko balio duten erabaki eta/edo laguntza-neurri guztiei, bilakaeraren arabera.
Orain denok dakigu etorkizunean, gaur egun bizi duguna, Historian "Covid 19aren munduko pandemia" gisa aztertuko dela.
Martxoaren 30eko nire hitzetan, Gobernu Batzordearen eta neronen konpromisoa adierazi nizun, egungo egoera konpontzeko irtenbiderik onenak bilatzeko, Gipuzkoako Abokatutzari eragin diezaiokeenari dagokionez, eta horixe landu dugu lehenengo minututik.
Badakigu kolektibo osoa ez dela modu berean erasaten ari beren lanbide-jardueran.
Hori agerian geratu da; izan ere, Gipuzkoako abokatu askok ez dute erabili lehen hiruhilekoko elkargoaren kuota 180 egunez atzeratzeko aukera, eta horrek adierazten digu elkargoaren betebeharrak betetzeko aukera dutela, baina, era berean, agerian uzten du Elkargoarekiko elkartasun-adierazpena.
Gobernu Batzordeari dagokio elkartasun hori bideratzea, eta beren lanbide-jarduerari bere kabuz eusteko edo berraktibatzeko eragozpenak dituzten lankideekin eta zailtasunak dituzten soldatapeko lankideekin partekatzea.
Behar duten lankideekiko elkartasuna praktikan jartzeko, Gobernu Batzordeak 185.000 eurorainoko aparteko laguntza-funts bat eratzea erabaki du, laguntza horretarako ezarritako baldintzak betetzen dituzten lankideei behin-behinean laguntzeko. Behin-behinekoa bada ere, behin betikotzat joko da, baldin eta baldintza horiek 2020ko ekitaldi fiskalaren itxieran mantentzen badira.
Laguntza-funtsera bideratu den zenbatekoa handia da, baina ezin dugu ahaztu haren helburua ere badela: ahal den neurrian, zailtasunak dituzten lankideei egoera horren ezohiko intentsitatea arintzea.
Lanean jarraituko dugu.
Laguntza- eta animo-mezu bat bidaltzen dizuet. Denok batera gaindituko dugu egoera, buru-belarri, ahaleginduz eta elkartasunez.
Jaso agur bat,
Dekanoa
Lurdes Maiztegui
2020/04/21 GOBERNU BATZORDEKO ERABAKIAK (PDF)
- Laguntza ekonomikoak: Eskaera-eredua
- ELKARGOKO KUOTA, 2020KO BIGARREN HIRUHILEKOA: GERORATZE-inprimakia