ICAGI

ALDAKETAK MERCURIO PLATAFORMAN

Fecha: 2020-09-30

(iturria: COMISIÓN DE EXTRANJERÍA ICAGI)

ALDAKETAK MERCURIO PLATAFORMAN

Donostian, 2020ko irailaren 30ean.

Lagun agurgarriak:

Dakizuen bezala, 2020ko apirilaren 15ean, Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiak hitzarmen bat sinatu zuen Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko Ministerioarekin. Hitzarmen horren bidez, Abokatutzak atzerritarren arloko administrazio-izapideak egin eta dokumentuak kudea ditzake zuzenean, elektronikoki.

Zehazki, “hasierako eskabideak” aurkezteko erraztasunak eskaintzen ditu hitzarmenak, MERCURIO plataforman gaitutako “Espainiako Abokatutzarentzako sarbidea” aukeraren bitartez.

Hala ere, “berritzeak” atalera sartzeko, “Banakako sarbidea” erlaitzaren bidez egin behar zen.

Aipatutako hitzarmena sinatu zenetik, Kontseiluak “hasierako eskabideak” zein “berritzeak” plataforma berean sartzeko kudeaketa-lanak egiten jarraitu du eta hala izatea lortu du oraintsu. Hala, honako esteka honetatik sar daiteke zuzenean:

https://sede.administracionespublicas.go.es/mercurio/inicioMercurio.html

Gainera, datozen asteetan plataforma horretan ADAEri lotutako funtzionaltasuna txertatzea aurreikusi da, “Espainiako Abokatutzarentzako sarbidea” aukeraren bitartez.

Gogoratu “Espainiako Abokatutzarentzako sarbidea” aukeraren bitartez sartzeko EAKNn ordezkari gisa izena emanda egon behar zaretela. Horretarako, alta-eskaera bidali behar da posta elektroniko bidez, secretaria@icagi.net helbidera, II. eranskina beteta (Hitzarmenaren ondorioz sortutako ordezkarien erregistroan altan/bajan emateko eskabidea). 2020ko apirilaren 20an posta elektroniko bidez bidali zitzaizkizuen sinatutako hitzarmena eta aipatutako eranskina (62/2020 ZIRKULARRA). ICAGIko idazkaritzan ere eska dezakezue eranskina.

Informazio hau zuentzat erabilgarria izatea espero dugu.

Adeitasunez,

ICAGI ATZERRITARTASUN BATZORDEA