ICAGI

JustiziaSip-en grabaketa prozesalei buruzko komunikatua

Fecha: 2020-10-09

(iturria: JustiziaSip)

Bulego Judizial eta Fiskala Modernizatzeko Zuzendaritza sartuta dagoen berrikuntza teknologikoko prozesuaren barruan, grabaketetarako JustiziaIkusBI sistema EAEko Barruti Judizial guztietan ezarrita dagoela jakinarazten dizuegu. Gogorarazten dizuegu sistemak aldaketak dakarzkiela inplikatutako eragile guztiei, bai bulego judizialei zein profesionalei.

 

Profesionalentzako berrikuntza nagusiak hurrengoak dira:

·         JustiziaIkusBi aplikazioan grabatutako bideoak JustiziaSip aplikazioaren bidez eskuratu ahal izango dira, baldin eta kontsulta egiten duten profesionalak seinalamendura deitutako parte-hartzaile baten ordezkari edo defendatzaile izan badira.

·         JustiziaSip "grabazio prozesalak" atalean menu-aukera bat gehitu da. Bertatik, azken hilabeteko grabazioak kontsulta daitezke edo aldi eta/edo prozedura jakin bateko grabazioak bila daitezke.

·         Profesionalentzako oinarrizko gida bat erantsi da. Gida horretan, bideoen bilaketa eta deskarga egiteko modua labur azalduta dator.

 

Gida eta erabiltzaileentzako gidaliburuak hemen aurkituko dituzue:

·         JustiziaEus, Hasiera > Zuretzat: profesionalak.

·        Profesionalen estranetean, Liburutegia > Aplikazio informatikoak > JustiziaSip.

Edozein zalantza izanez gero, SAPera jo dezakezuela gogoratu,  945 563 727 telefono-zenbakira deituz edo sap@justizia.eus posta elektronikora mezua bidaliz.