ICAGI

Azaroaren 25a: Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Fecha: 2020-11-24

(iturria: ICAGI)

Dagoeneko ia 20 urte igaro dira azaroaren 25a Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko egun aitortzea erabaki zenetik, eta, gauza asko lortu arren, oraindik ezin diogu erne egoteari utzi. Izan ere, emakumeek (adin eta baldintza guztietakoek) giza eskubideen eta duintasunaren aurkako atentatu hori jasaten dute emakume jaiotze hutsagatik.

Gainera, azken hilabeteetan gizarte-krisialdiko egoera bat bizitzen ari gara Covid-19aren pandemiak eraginda, eta frogatuta dago pertsonen arteko indarkeriak gora egiten duela krisi-garaian.

Praktikan, osasun-krisia dela-eta hartu diren mugikortasuna murrizteko neurriek are zaurgarritasun-egoera handiagoan jarri dituzte genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak eta haien seme-alabak. Konfinamenduaren ondorioz, etxe barruan areagotu egin da indarkeria, beldurra eta antsietatea handituz eta, kasu askotan, emakumeek kanpoaldearekin harremanetan jartzeko ezintasuna handituz.

Gipuzkoako Abokatuen Elkargoak, errealitate horren jakitun eta gaitz horren auka borrokatzeko duen borondatearekiko leial, denbora-tarte honetan aktibo mantendu du Genero Indarkeriaren, Etxe Indarkeriaren eta  Sexu Erasoen Ofiziozko Txanda, hala eskatzen duen edozein emakumek aholkularitza egokia eta defentsa juridiko eta espezializatua jaso ditzan.

Oraindik bide luzea dugula jakin arren, lan egiten jarraitzeko konpromiso irmoa berresten dugu, bidezko eta berdintasunezko gizarte bat lortu arte.