ICAGI

Genero-indarkeriaren biktimei zigor-arloko prozesuari buruzko informazioa emateko gidaliburua

Fecha: 2020-12-14

(iturria: ICAGI)

Dakizunez, 2018. urtean Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Batzorde Iraunkorrak emakumeenganako indarkeriaren aurkako Koordinazio Batzorde Probintzialak sortzeko erabakia hartu zuen, genero-indarkeriaren biktimei behar bezalako erantzun instituzionala emateko xedez.

2018. urte amaieratik momentura arte, gure elkargoak aktiboki parte hartu du Gipuzkoako Batzorde Probintzialean. Hala, Batzorde barruan sortutako lantaldearen hileroko bileretan eta Batzorde Probintzialaren osoko bilkuraren hiru hilean behingo bileretan parte hartu dugu.

2013. urteaz geroztik genero-indarkeriaren biktima izandako emakumeek Genero-indarkeriaren, Etxeko Indarkeriaren eta Sexu-erasoen Ofiziozko Txandaren bitartez salaketa bat jartzeko momentuan laguntza juridikoa eska badezakete ere, arlo honetan lan egiten dugun instituzio guztiok bagenekien dokumentu erraz bat egin behar zela, hizkera ulergarria erabiliz, biktimen eskubide nagusien inguruko informazioa emateko eta batez ere salaketa bat jarri ostean hasten den ibilbide judizialaren inguruko informazioa emateko.

Hori dela eta, azken hilabeteotan ondorengo dokumentu hauek prestatzen aritu da Batzordea:

  • Genero-indarkeriaren biktimek zigor-arloko prozesuan dituzten eskubide nagusien inguruko informazioa emateko liburuxka.
  • Genero-indarkeriaren biktimei zigor-arloko prozesuari buruzko informazioa emateko gidaliburua.

 

Dokumentu biak, eta batez ere genero-indarkeriaren biktimei zigor-arloko prozesuari buruzko informazioa emateko gidaliburua, abokatu gisa genero-indarkeriaren biktima izandako emakumeen interesen defentsan egiten dugun lanerako tresna erabilgarriak izan daitezkeela uste dugu.