ICAGI

ZIRKULARRA: OFIZIOZKO TXANDA

Fecha: 2019-06-26

(iturria: icagi)

ZIRKULARRA: OFIZIOZKO TXANDA

Fecha: 2019-06-26

(iturria: )

 

Donostian, 2019ko ekainaren 26an

 

Lankide estimatuak:

 

Doako Laguntza Juridikoaren urriaren 30eko 153/2018 Dekretua indarrean sartu zenetik (EHAA 2018-11-6) ia sei hilabete igaro ondoren, gogorarazten dizuegu behartuta zaudetela Eranskinak eta laguntza-parteak egoki betetzera eta elkargoaren bulegoetan aurkeztera.

LAGUNDUTAKO PERTSONAK ETA ABOKATUAK SINATU BEHAR DITUZTE ETA DAGOZKION ERANSKINETAN ESKATZEN DIREN DATU GUZTIAK BEHAR BEZALA BEHAR DIRA.

 Interesatuak uko egiten badio aipatutako eranskin horiek betetzeari, esku hartu duen Abokatuak xehetasun hori agertarazi beharko du dagokion eranskinean. Laguntza-partea eta dagokion eranskina laguntza eskaintzen denetik hasi eta 48 orduko epearen barruan aurkeztu beharko dira Elkargoan, orain arte bezala.

153/2018 Dekretuaren 11. artikulu berriarekin bat etorriz, doako justiziaren espedienteak izapidetzeko bi eratako prozedurak daude:

  1. Prozedura orokorra (I. ERANSKINA):

     

    Prozedura zibilak, merkataritzakoak, sozialak, familiakoak, administrazioarekiko auziak eta penalak, helburutzat kereila bat jartzea dutenak, prozesuan ekintza penal edo zibil bat burutu nahi duten akusatzaileentzat, eta izendatutako abokatuak I. Eranskinaren bitartez izapidetu beharrekotzat jotzen dituen prozedura penal guztiak, eskaera-egileak diru-sarrera edo ondasun batzuk dituela uste duelako eta doako justiziaren onuradun izateko aukerarik ez duelako.

     

  2. Prozedura bereziak. (II. ERANSKINA):

     

    - Aurreko apartatuan aipatu ez diren prozedura penal guztiak.

    - Administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioaren eremuan, atzerriko pertsonak sar daitezela ukatu, itzuli edo kanporatzeko prozesuak.

    - Adingabeen erantzukizun penalari buruzko prozedurak.

    - Espetxe-zaintzarako espedienteak.

     

    - Genero-indarkeriaren, terrorismoaren eta gizaki-salerosketaren biktimekin loturiko prozedurak, eta biktima izatearekin lotura duten edo horren eragin edo ondorio diren prozesuak.

    - Adingabeak eta adimen-desgaitasunen edo buru-gaixotasunen bat duten pertsonak, abusu edo tratu txarren biktima direnean.

    - Gizarte Segurantzaren sistemako onuradun diren langileak, jurisdikzio sozialeko ordenan, bai epaiketan defendatzeko eta bai konkurtso-prozeduretan laneko eskubideen eraginkortasunerako ekintzak burutzeko ere, edo administrazioarekiko auzi-ordenan oinarritzen diren arlo sozialeko eta gizarte-segurantzako auzietan.

    - Ondorio iraunkorrak egiaztatzen dituzten istripuen biktimak, beren lan-jardunaren edo ohiko lanbidearen eginkizunak guztiz burutzea eragozten dietenean eta eguneroko bizitzako jarduerarik oinarrizkoenak egiteko beste pertsona batzuen laguntza behar dutenean, baldin eta auziaren helburua izandako kalte-galerengatik kalte-ordain bat erreklamatzea bada.

    - Irailaren 22ko 29/2011 Legean adierazitako terrorismoaren biktimen eskubideak sustatzea eta defendatzea helburutzat duten Elkarteak. Terrorismoaren biktimei aintzatespen eta babes orokorra eskaintzekoak.

     

    Azken bost puntu hauek berariaz halaxe aitortuta daude Doako Justiziaren Onurari buruzko Legean. Dena den, Abokatuen Elkargoan aurkeztu beharko da II. ERANSKINA, eta Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeari bide telematikoa erabiliz pasatuko zaio, hark baliozkotu dezan.

 

Adeitasunez,

Ofiziozko Txandako Batzordea

 

153/2018 DEKRETUA, urriaren 30ekoa, Doako Laguntza Juridikoarena.

Ikastaroa (2019/01/09) : 153/2018 DEKRETUA, urriaren 30ekoa, Doako Laguntza Juridikoarena.  (https://abokateka.icagi.net)

PROCEDIMIENTO PARA EL RECONOCIMIENTO DEL DERECHO A LA ASISTENCIA JURÍDICA GRATUITA