ICAGI

CIRCULAR 19/2021: Parada JustiziaSIP agosto / 19/2021 ZIRKULARRA : JustiziaSIP geldialdia abuztuan

Fecha: 2021-07-19

(iturria: EUSKO JAURLARITZA)

JustiziaSIP geldialdia abuztuan

 

PZLren 162.2 artikuluak dioen moduan, "Profesionalei ez zaie bide elektronikotik komunikazio-egintzarik zuzenduko abuztuko egunetan, dagozkien jarduketetarako baliodunak diren egunetan salbu". Hori kontuan hartuta eta urteko garai horretan jakinarazpenak gutxiagotzen direnez, 2021eko abuztuan ez da bidaltze/jasotze telematikorik egingo, eta egoera hori baliatuko da aplikazioei hobekuntzak egiteko. Egoera horren berri eman zaie JustiziaSipen jarraipenean eta hobekuntzan parte hartzen duten ordezkari instituzionalei eta jakinarazpen telematikoa egin zaie Justizia Administrazioko profesionalei.

Barkatu eragozpenak.

 

EUSKO JAURLARITZA

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA

Justizia Sailburuordetza Justizia Digitalaren eta Azpiegituren Zuzendaritza