GLOBAL TRAINING 2022 BEKAK: ATZERRIAN PRAKTIKAK EGITEKO PROGRAMA
Fecha: 2022-06-15
(iturria: UPV/EHU)
30 urtetik beherako gazte tituludunei dago zuzenduta. Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio egoitza (errolda agiria), gutxienez urtebetekoa
GLOBAL TRAINING 2022 BEKAK: ATZERRIAN PRAKTIKAK EGITEKO PROGRAMA
|
Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasuna eta Ingurumen Sailak, atzerrian dauden enpresa/erakundeetan praktikak egiteko GLOBAL TRAINING izeneko beka-programa jarri dute martxan: · Enpresa/erakunde atzerritarretan 6-12 hilabetez praktika profesionalak egiteko programa. · 30 urtetik beherako gazte tituludunei dago zuzenduta. Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio egoitza (errolda agiria), gutxienez urtebetekoa · Ezagutza arlo desberdinetarako eskaintzak: arkitektura, artea, zientziak, ingenieritza, ekomomia, komunikazioa eta beste asko. · Era askotariko enpresa eta erakundeak hartzen dute parte: arkitektura estudioak, start-ups, unibertsitateak, museoak, aholkularitza-enpresak, Nazio Batuen Erakundea… · Deialdia irekita: 2022/06/15tik 2022/07/18ra |
· Eskatzaileek graduaren titulua izan behar dute “elkarrizketa prosezua” bukatu baino lehen (urriaren hasieran utxi gorabehera). GAL irailan aurkeztuko dutenek izena eman dezakete, baldintza hau betetzen badute. · Ingeleseko maila eskakizuna herriaren eta proiektu bakoitzean eskaturikoaren arabera izango da. Uztailaren amaieran froga bat antolatuko da. · Kurrikulumak aztertu eta gero, irailan elkarrizketa pertsonalak egingo dira. · Praktikak azaroan, abenduan edo urtarrilean hasiko dira. |
Bete beharreko baldintzen, bidali beharreko dokumentazioaren, epeen eta eskaintzen informazioa eskuratzeko: https://www.ehu.eus/eu/web/nazioarteko-harremanak/global-training-bekak |