Karrera Judizial eta Fiskalerako eta Idazkari Judizialen Kidegorako oposizioak prestatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzen dira
Fecha: 2004-09-01
(iturria: Justizia.net)
- Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen Testu Bategina onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren IX. tituluan xedatutakoaren babespean, 317/2003 Dekretua, abenduaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako laguntza eta diru-laguntzak arautzen dituzten zenbait xedapenen indarraldia luzatzeari buruzkoa dena, eman zen; horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak eta sail eta organismoek epeak, baldintzak eta betekizunak egokitu ahal izango dituzte 2004ko ekitaldian erabili ahal izateko.
2003. urteko ekitaldian, Karrera Judizial eta Fiskalerako eta Idazkari Judizialen Kidegorako oposizioak prestatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2003ko irailaren 3ko Agindua eman zen (179 zenbakiko Euskal Herriko Aldizkari Ofiziala, 2003ko irailaren 15ean argitaratua); beraz, epeak eta baldintzak egokituko dira lehen aipatu Agindua 2004. urteko ekitaldian aplikatu ahal izateko.