ICAGI

AVANTIUS - INFORMAZIOA

Fecha: 2023-02-01

(iturria: ICAGI)

AVANTIUS - INFORMAZIOA

Avantius sistemaren ezarpenarekin lotuta helarazi zeniguten kezka nagusietako bat izan zen guardiaren egunean zaila dela atestatua telematikoki eskuratzea. Abenduaren amaieran, dakizuen bezala, Donostiako barruti judizialeko guardiako epaitegian ordenagailu bat instalatu zen gure ACA txartelarekin Avantius erabili ahal izateko. Gainerako epaitegietan, atestatua paperean ematen jarraitzen da, beharrezkoa izanez gero. Zentzu horretan, jarraibideak bidali dituzte Gipuzkoako epaitegi guztietara, eta beraz, momentuz ez luke arazo handiegirik egon behar.

 

Bestalde, Eusko Jaurlaritzarekin lan-bilerak egiten jarraitzen dugu, hautemandako zailtasunen berri emateko. Urtarrilean hainbat aldaketa egin dira (funtsean, jakinarazpenak deskargatzean eta bilaketa-iragazkietan); horiek urtarrilaren 18ko Newsletter-ean jakinarazi genizkizuen.

 

ICAGItik eskatzen dizuegu, edozein kexa, gertakari edo hobetzeko iradokizun izanez gero, zuzenean jakinaraz diezaguzuela (secretaria@icagi.net helbidera). Horrela zehatz-mehatz ezagutuko dugu zuen eguneroko esperientzia, eta lehen eskutik helarazi ahal izango diegu Eusko Jaurlaritzako arduradun teknikoei, horiek jarraipen egokia egin dezaten, sistema ezarri zenetik egin dugun bezala.

 

AVANTIUS - Onartzen diren fitxategi-motak

AVANTIUS - DOCUMENTAZIOA