ICAGI

AVANTIUS - INFORMAZIOA

Fecha: 2023-02-09

(iturria: ICAGI)

Plataforma por una Abogacía Digna plataformak “Avantius” ezartzeko egindako ekimen berria dela eta, Gobernu Batzordeak hauxe argitu nahi du:

Lehena.- Kontuan izan behar dugu espediente judizial elektronikoa ezartzen ari garela bete-betean, eta horrek aldaketa handiak dakartzala lan-prozesuen garapenean eta inplikatutako taldeekiko harremanetan.

Bigarrena.- Une honetan, funtsezkoak dira gure kolektiboaren lankidetza eta ekarpena. Horretarako, gure Elkargoa hasieratik dago inplikatuta Avantius-en ezarpenean, Eusko Jaurlaritzako Justizia Digitaleko Zuzendaritzarekin etengabeko komunikazioan, eta lan-bilerak egiten ditu funtzionamenduan sortzen diren gorabeherak eta zailtasunak aztertzeko eta aplikazio horretan beharrezkoak diren hobekuntzak ezartzeko.

Hirugarrena.- Berriro ere azpimarratu nahi dugu oso garrantzitsua dela ICAGIri zuen kexa, gorabehera edo iradokizun guztien berri ematea (secretaria@icagi.net). Premiazkoenei (batez ere aurkezpen digitaleko akatsak, prokuradorerik gabeko prozeduretako jakinarazpen-praktikak, atestatuak, deskargak...) jada heldu diegu, eta azaroko, abenduko eta urtarrileko aurreko Newsletter-etan eman dizuegu horien berri.

Eskerrak ematen dizkizuegu denok egokitzen ari garen egungo egoeran duzuen konfiantza eta ulermenagatik.

Gobernu Batzordea

 

AVANTIUS - DOCUMENTAZIOA