Comunicación Parada de Servicio Avantius-PSP - ZERBITZU-EMATEAN IZANDAKO GORABEHEREN EGIAZTAGIRIA
Fecha: 2023-11-13
(iturria: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikak / Igualdad, Justicia y Políticas Sociales)
Jakinarazten dizugu gaur, 2023ko azaroaren 13an, astelehena, Avantiusen zerbitzua bertan behera geratu dela erabilgarritasun handiko sistema berri bat abian jarri delako. Datuen arkitektura berri hori azaroaren 10ean jarri zen martxan eta, ondorioz, datuak Avantiusen zerbitzari berrietara migratu dira.
Arazoa konpondu ahal izateko, laguntza-taldeak batera aritu dira lanean goiz osoan zehar. Hala ere, zerbitzua berrezartzea ezinezkoa izan da eta azaroaren 13ra arte (ostirala) aurretik erabilgarri zegoen datu-arkitektura zaharrera itzultzea erabaki da. Horretarako, ezinbestekoa da datuak iraultzea (backup) Avantiusen zerbitzua datu guztiekin berrezartzeko, informazioarik eta errendimendurik galdu gabe.
Lan plangintzaren arabera, gaur, azaroak 13, 24.00ak arte Avantiusen sistema geldituko da zerbitzua berrezarri ahal izateko, espediente judizial eta fiskaletan egindako izapideen osotasuna bermatzeko. Berme horrek hilaren 10eko goizaldetik gaurko 13:00ak aldera egindako geldialdi programatura arte Avantius sisteman sartu diren jarduketa eta ebazpen guztiak jasotzen ditu.
Bihar goizean, laguntza-taldeek erabiltzaile ezberdinei gertatutako gorabeherak jorratuko dituzte; hala nola, auzitegiek, fiskaltzak, profesionalek eta Avantius sistemaren gainerako erabiltzaileek eraginakoak. Horiez gain, arreta berezia jarriko dute guardiako epaitegietan, Emakumearen Aurkako Indarkerikoetan, Adingabeen Fiskaltzan eta beste organo batzuetan, gaur bertan, Avantius sistematik kanpo egin behar izan diren premiazko izapideetan.
Gorabeherak DEITUren bidez jakinarazi behar dira.