ICAGI

2024-2025 ASEGURUAK

Fecha: 2024-03-20

(iturria: ICAGI)

Donostia, 2024ko martxoak 20

 

Kide maitea:

Elkargoak orain arte hartzaile gisa formalizatu dituen polizetan agertzen zaretenoi laster kobratuko dizkizue, ohi duen bezala, Erantzukizun Zibileko, Lanerako Ezintasun Iragankorreko (LEI) eta istripuetako aseguruei dagozkien ordainagiriak, eta, hala badagokio, agertzen ez zaretenoi eta 2024ko apirilaren 1etik 2025eko martxoaren 31ra doan urterako eskatu duzuenoi.

Jasotako proposamenak eta polizak kudeatzen dituen MARSH artekaritzak egindako gomendioak ikusita, Gobernu Batzordeak honako hauek erabaki ditu:

 

  • Erantzukizun Zibil Profesionaleko Polizari dagokionez. AXA XL INSURANCE COMPANY, S.E. aseguru-erakundearekin berritzea, baldintza berberetan. Aurtengo zenbatekoa, zergak barne, 253,04 €-koa murriztuko da, prima bakar batean, eta laster kobratuko da.

 

  • Istripu-polizari dagokionez. ALLIANZ aseguru-etxearekin berritzea, baldintza berberetan. Urtekoaren zenbatekoa, zergak barne, 21 €-koa izango da.

 

  • LEI polizari dagokionez. Prevision MALLORQUINA aseguru-erakundearekin berritzea, baldintza berberetan. Urtekoaren zenbatekoa, zergak barne, 163,01 €-koa izango da.

 

Polizak jasotzen ditugunean, zuen eskura egongo dira web orriko eremu pribatuan.

Agur bero bat,

Dekanoa

Gerardo López Sánchez-Sarachaga