Ertzaintzak 400 gizonezko atxilotu ditu urtarriletik irailera tratu txarrak ematea leporatuta
Fecha: 2004-11-25
(iturria: eitb24.com)
EAEn eta urtarrila eta iraila bitarte, 1.565 emakumek eraso fisiko edo mehatxu
jasan dituzte euren bikotelagunaren eskutik, Ertzaintzaren datuen arabera. Iazko datuekin alderatuta, %17,7 igo da tratu txarrak jasandakoen kopurua.
Halaber, eta denbora-tarte berean, 400 gizonezko atxilotu ditu Ertzaintzak tratu txarrak ematea edo biktimarengatik urruntzeko agindua urratzea egotzita. 2003an, 136 lagun atxilotu zituen Ertzaintzak; atxiloketak %300 hazi dira, beraz.
Lurraldeka, Bizkaian 244 atxiloketa izan dira, Gipuzkoan 108 eta 48 Araban. Tratu txarrak jasan dituzten emakume kopuruari dagokionez, Bizkaiak izan du gehien (893 kasu), ondotik, Gipuzkoa (422) eta Araba (250)
Emakumeenganako indarkeriaren baitan hiru delitu-mota daude: eraso fisikoak (291 atxilotutako), mehatxuak (27 atxiloketa) eta biktimarengatik urruntzeko agindua urratzea (82 atxiloketa).
Iraila bitarte, bi emakume hil dira eta 764k zauriak edo lesioak jasan dituzte, indarkeria tarteko. Dena dela, horiei Santurtzin asteartean zendutako bi neskak gaineratu beharko dizkiegu.