ICAGI

Milioi bat lagunek aurkitu dute lana Internet bidez aurten

Fecha: 2004-11-25

(iturria: Espainiako Interneteko Behatokia)

Espainiako Interneteko Behatokiaren ikerketa baten arabera, lan bila daudenen heren batek Internet bidez bilatzen du lana.

Milioi bat lagunek aurkitu dute lanpostu bat azken urte honetan Internet bidez, Espainiako Interneteko Behatokiaren ikerketa baten arabera.

Kopuru hori lan bila daudenen herena da. Baina ez dira bakarrak, izan ere, aipatutako Behatokiak dioenez Estatuko populazioaren beste heren batek teknologia berriak lana bilatzeko bide osagarri bezala erabiltzen duela onartzen du eta.

Ikerketa horrek dioenez, sarean 15 milioi curriculum daude eta lana bilatzeko webguneek 600 milioi bisita baino gehiago izan dituzte 2003an.

Gehien erabilitako atariak honako hauek dira: laboris.net lehendabizi, infojobs.net bigarrenik, eta monster.es hirugarren lekuan.

Atari horien erabiltzaileak oso ezaugarri ezberdinekoak dira, baina unibertsitate-lizentziadunak dira, hala ere, lana bilatzeko sarea gehien erabiltzen dutenak. Hirutik batek baino ez du lortuko.