ICAGI

Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur

Fecha: 2004-12-03

(iturria: eitb24.com)

"Esanak esan, euskara; badugu hitza, badugu giltza" mezua zabalduko dute gaur Euskal Herrian barrena.

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da gaur Euskal Herri osoan eta egunean zehar ekitaldi ugari egingo dira. Bilbaon, esaterako, "Esanak esan, euskara; badugu hitza, badugu giltza" mezua zabalduko dute erakundeek. Mezuak bi helburu ditu: euskaldunei hizkuntza egunero erabiltzea gogoraraztea eta ez dakitenei euskararekiko jarrera garrantzitsua dela ohartaraztea.

Euskararen egunean, Bilbaoko plaza eta parkeetan autobus bat ibiliko da oroigarriak banatzen.

Gasteizen, berriz, Lazarragaren dokumentuen erakusketa inauguratuko da. Dokumentu horiek izan daitezke euskaraz idatziriko lehenak.

Bart, gainera, ospakizun ekitaldia egin dute Gasteizen eta euskara Europan ofizial izateko, lehenik eta behin, Espainian ofizialtasuna aitortu behar zaiola esan du Ibarretxe lehendakariak.