ICAGI

Martuteneko kartzela Zubietara aldatzeko akordioa iragarri du Udalak

Fecha: 2005-03-10

(iturria: eitb24.com)

Hego Euskal Herriko kartzela zaharrena da, 60 urte ditu, eta 229 preso daude bertan. Espainiako Gobernuak Donostiako Udalari emango dizkio espetxeko lurrak bertan etxebizitzak eraiki ditzan.

Espainiako Gobernuko espetxe zuzendaritzak eta Donostiako Udalak akordioa sinatu dute Martuteneko kartzela Zubietara eramateko. Hego Euskal Herriko espetxerik zaharrena da eta 266 preso ditu. Orain espetxea dagoen tokian Txomin izendatu duten hirigintza proiektua abiaraziko dute.

Mercedes Gallizo espetxeetako zuzendariak eta Odon Elorza alkateak adierazi dutenez, lehenbailehen hasiko dira kartzela lekuz aldatzeko lanak.

Zaharkituta

Gallizoren arabera, Martuteneko kartzelak lehentasuna du oso egoera txarrean dagoelako, eta bertara joan ondoren adierazi duenez, "uzkurtuta" irten da, eta berehala ixteko moduan dagoela gaineratu du.

Kartzela dagoen tokian etxebizitzak eraikiko dituzte: lehenengo fasean 650 eraikiko dituzte eta 350 ondoren.