ICAGI

Giza, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien arloan Euskal Herriko Curriculum Vitae onenarentzako Saria

Fecha: 2005-03-16

(iturria: www.eusko-ikaskuntza.org)

Eusko Ikaskuntza eta Euskadiko Kutxak Sari bat eratu zuten 1995. urtean, Giza, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzietan, adiera zabalenean hartuta, Euskal Herriko curriculum nabarmenena duen aditua urtero gorentzeko.

Beharrezkoa da saritutako pertsonaren lanak oro har Euskal Herriko Kultur garapenari lagundu izana. Eusko Ikaskuntza - Euskadiko Kutxa sariak, Euskal Herriko Unibertsitateetako departamentu eta institutuetan edo zientzi eta kultur Erakundeetan lanean diharduten zientzilarien modus operandi eta emaitzetan bikaintasunak duen balioa indartu nahi du.

2004ko Esparruak

Giza, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientziak

Hautagaiak

Ikerketa-lana Euskal Autonomi Elkartean, Nafarroako Foru Elkartean zein Iparraldeko 3 lurraldeetako edozeinetan burutzen duten ikerlari, zientzilari eta Kulturan adituak.

Zenbatekoa

Sari bakarra emango da 18.000 eurotakoa.

Epaimahaiak egoki iritziz gero, saria hutsik gera daiteke.

Epaimahaia

· Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria

· Euskadiko Kutxako Zuzendari Nagusia

· Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorea

· Deustuko Unibertsitateko Errektorea

· Nafarroako Unibertsitateko Errektorea

· Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektorea

· Pabe eta Adour Herrialdeetako Unibertsitateko Errektorea

· Mondragon Unibertsitateko Errektorea

· UNED-eko Errektorea

· Ebaluazio zientifikoko espezialista itzaltsu bat, Eusko Ikaskuntza eta Euskadiko Kutxak izendatuta

· Eusko Ikaskuntzaren Batzorde Iraunkorrean dauden kultur eta zientzi erakundeen ordezkaria

Hautagai izateko proposamena eta formalizazioa

Hautagaiak ondorengo hauek aurkeztu ahal izango dituzte:

· Interesatuak berak

· Unibertsitateetako Institutu eta Departamentuek

· Kultur eta zientzi erakundeek

Aurkezpen eskutitzarekin batera hautagaiaren Curriculum Vitaea

aurkeztu beharko da inprimaki normalizatuan Inprimaki hauek Eusko Ikaskuntzaren edozein lurralde-bulegotan edo bere web orrian, www.eusko-ikaskuntza.org, aurki daitezke (derrigorrezkoa da hauek betetzea).

Dokumentazioa, paperean eta disketean Eusko Ikaskuntzaren bulego nagusietara (Donostiako Miramar Jauregia) igorri behar da.

Epeak

Hautagaiak aurkezteko epea 2004ko apirilaren 30ean bukatzen da.

Epaimahaiaren erabakia 2004ko udaberrian jakinaraziko da.

Sari-ematea 2004ko udazkenean izango da.

Sarituaren betebeharra

Saria jaso aurretik, sarituak, egin dituen zientzi ekarpen nagusienei buruzko 25-30 orriko artikulu bat bidali beharko du Eusko Ikaskuntzara, RIEVen, Euskal Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkarian, argitaratzeko.

Informazioa

Eusko Ikaskuntza - Sociedad de Estudios Vascos.

Palacio Miramar. Miraconcha, 48. 20007 San Sebastián.

Telf.: 943-310855. Fax: 943-213956

E-mail:eijardunaldiak@sk.ehu.es

Página web: www.eusko-ikaskuntza.org