Donostiako Udalaren informatika zentroek 30 on-line ikastaro eta tailer emango dituzte doan
Fecha: 2005-06-30
(iturria: eitb24.com)
Gainera, ECDL Europako ziurtagiria eskuratzeko ikastaroetan parte hartzeko aukera ere izango da.
Donostiako Udalaren teknologia berrietako hiru zentroek 30 on-line ikastaro eta tailer eskainiko dituzte dohainik uda honetan, informatika adin guztietako jendearengana helarazteko. Gainera, ordenagailuko trebetasuna ziurtatzen duen agiri lortzeko laguntza ere emango dute.
Edonostia.net zentroen eskaintza Altzako, Intxaurrondoko eta Loiolako kultur etxeetatik bideratuko da.
Aurtengo denboraldian, berrikuntza nagusi bat dago, EDCL Europako ziurtagiria eskuratzeko aukera, hain zuzen ere. Titulu hori atera ahal izateko distantziazko edo urruneko ikastaroetan eman beharko da izena.
Adin guztietako lagunei zuzenduta dago eskaintza, eta besteak beste, alfabetizazio digitala, nabigazioa, web orrien diseinua eta argazki digitala sartzen dira bertan.