Puntukako gidabaimena indarrean egongo da 2006ko uztailetik aurrera
Fecha: 2005-10-06
(iturria: eitb24.com)
Gidabaimen berriari esker, bost urtetan istripuen kopurua %40 murriztea espero du Gobernuak. Gidariak 12 puntu izango ditu eta guztiak galduz gero, berreziketa ikastaro bat egin beharko du.
Pere Navarro Trafiko zuzendari nagusiak atzo iragarri zuenez, 2006ko uztailaren 1ean puntukako gidabaimena indarrean sartuko da eta urtarrilean komunikaziorako, inplementaziorako eta agiri berria frogatzeko kanpaina abian jarriko dute.
Zuzendari nagusiaren esanetan, gidabaimen berriak "konpromiso eta esfortzu handia" suposatuko du Barne Ministerioarentzat.
Gidabaimen berriari esker, bost urtetan istripuen kopurua %40 murriztea espero du Gobernuak. Gidariak 12 puntu izango ditu eta guztiak galduz gero, berreziketa ikastaro bat egin beharko du.