ICAGI

Sozietateen gaineko Zergak ezarritako %32,5 tasa baliogabetu du berriz TSJPVk

Fecha: 2005-11-18

(iturria: eitb24.com)

Foru aldundiek autoa errekurrituko dutela iragarri dute. Bien bitartean, euskal erakundeak buru-belarri ari dira abenduaren 31 baino lehen 2005erako tasa zein izango den erabakitzeko.

Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundien Sozietateen gaineko Zergaren hainbat artikulu erabat deuseztzat jo zituen atzo EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren (TSJPV) Administrazioarekiko Auzietarako Salak. Horietako bati esker, enpresek %32,5 ordaintzen zuten Sozietateen gaineko Zergan, Estatuko %35 ordaintzen zuten bitartean.

Hala, Errioxako enpresaburuen federazioak aurkeztutako helegitea onartu du Auzitegiak.

Behin-behinean baliogabetuta zeuden orain erabat deusez jotako artikuluok. Dena dela, erabakiak, praktikan, eragin txikia izango du.

Epaia ez da irmoa eta beraz, helegitea aurkez daiteke; hala egingo dutela iragarri dute hiru foru aldundiek. Ebazpena behin argitaratuta, bost eguneko epea dute errekurritzeko, ondoren, 10 eguneko epean, TSJPVk beste epai bat eman beharko du. Nolanahi ere, litekeena da Auzitegiak Errioxako enpresaburuei arrazoia berriz ematea eta, hortaz, Sozietateen gaineko Zergaren artikulu horiek behin betiko baliogabetzea.

Hori horrela, egoera horri aurrea hartzeko, hiru foru aldundiak eta Eusko Jaurlaritza buru-belarri ari dira abenduaren 31 baino lehen, 2005ari dagokion tasa adostu eta ezarri ahal izateko. Oraindik ez dute erabaki Espainiako Ogasunak ezarritakoaren parekoa edo txikiagoa izango den, baliogabetu dutena baino txikiagoa, akaso.

Diputazioek autoa errekurrituko dute

Autoaren berri izan bezain laster hiru diputazioek lasaitasun mezua helarazi nahi izan diete enpresaburuei; izan ere, epaiak 2005eko tasari eragiten baitio bakarrik. Gainera, 2006rako Sozietateen gaineko Zerga berri prestatzen ari dira ogasun arduradunak.