Tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzat telefono bat jarri du Jaurlaritzak
Fecha: 2006-01-31
(iturria: eitb24.com)
900 840 111 telefono-zenbakira deituta, berehalako laguntza jasoko dute emakumeek.
Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen kontrako indarkeria jasaten dutenei laguntzeko telefonoa dago gaurtik. 900 840 111 zenbakira deitzen duten emakumeek berehalako laguntza jasoko dute: psikologoekin hitz egin ahal izango dute eta zer egin behar duen esango diote. Premiazko deia bada, larrialdietarako zerbitzuak orduan bertan jarriko dira martxan.
Gau eta egun, 24 lau ordutan, eta urte osoan egongo dira deiak jasotzeko prest. Madrazo sailburuak inauguratu du goizean Barakaldon telefonoaren beste aldean lan egingo dutenen egoitza.
Berandu baino lehen telefonoa hartu eta hots egiteko gomendioa egin die sailburuak tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei.