ICAGI

Nafarroako eremu mistoko euskarari buruzko plana baliogabetu du Gorenak

Fecha: 2006-06-21

(iturria: www.eitb24.com)

AUZITEGI GORENAREN ERABAKIA

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak, euskarari buruzko dekretua nahiz legea baliogabetzen zituzten epaien kontra jarritako kasazio-errekurtsoak bota ditu atzera Gorenak.

Auzitegi Gorenak, Nafarroako Administrazio Publikoan euskararen erabilera arautzen duen dekretua eta eremu mistoko euskararen erabilerari buruzko plana baliogabetu ditu gaur.

Zehazki, Gorenak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak, euskarari buruzko dekretua nahiz legea baliogabetzen zituzten epaien kontra jarritako kasazio-errekurtsoak bota ditu atzera.

Euskara Kultur Elkargoaren ekimen baten ondorioz iritsi zen auzitegietara kasua eta azken honek eman du helegiteen emaitzen berri.

EKEk jakitera eman duenez, plan honek, besteak beste, errepideetako seinaleak arautzen ditu. Autobide, autopista nahiz errepide-sare osoan dauden seinaleak gaztelania hutsean jartzen jarraitzen du Nafarroako Gobernuak.