Europako Parlamentuak hizkuntza koofizialen erabilera onartu du
Fecha: 2006-07-04
(iturria: eitb24.com)
Erabakiak komunikazio idatziei eragingo die eta horri esker, Europako bizilagunek euskaraz, galegoz, katalanez eta valentzieraz idatzi ahal izango dute Parlamentura, eta erantzuna ere hizkuntza horietan jaso.
Josep Borrell, Europako Parlamentuko presidenteaEuropako Parlamentuko mahaiak hasiera batean agertutako ezezko jarrera atzera bota, eta onartu egin du herritarrek instituzioarekin duten idatzizko harremanetan euskara, galegoa, katalana eta valentziarra erabiltzea.
Josep Borrell Europako Parlamentuko presidentearen kalitatezko botoa erabakitzailea izan da benetan. Hizkuntza koofizialen erabileraren inguruko bozketa egin denean, zazpi kidek baiezko botoa eman dute, Europako PPko beste zazpik ezezkoa eta Borrellen botoak erabaki du.
Espainiako Gobernuak eskatu zuen bere garaian hori eta orain, Europako herritarrek euskaraz, galegoz, katalanez eta valentziarrez idatzi ahal izango dute Parlamentura eta hizkuntza horietan jaso ahal izango dituzte erantzunak.
Gainera, Europako Parlamentuko Internet orrirako lotura batek Espainiako beste orri ofizial batera eramango ditu eskatzaileak, eta bertan, ekitaldi legegile garrantzitsuenen itzulpenak aurkitu ahal izango dira.