ICAGI

AMAITU DA GREBA: Justiziako langileek Joseba Azkarragaren eskaintza onartu dute

Fecha: 2007-01-09

(iturria: eitb24.com)

Modu honetan, sindikatu guztiek, ELAk salbu, funtzionarioentzako lan-baldintza berriak sinatuko dituzte, Justizia Sailak egindako eskaintza "nahikoa ez dela" uste duten arren.

EAEko Justizia Administrazioko langileek Joseba Azkarraga sailburuak zuzentzen duen departamentuaren eskaintza onartzea eta duela bi hilabete, urriaren 24an, hasi zuten greba bertan behera uztea erabaki dute. Botoen %57,4arekin onartu dute eskantza hori.

Modu honetan, sindikatu guztiek, ELAk salbu, funtzionarioentzako lan-baldintza berriak sinatuko dituzte, Justizia Sailak egindako eskaintza "nahikoa ez dela" uste duten arren.

Bizkaian 356 funtzionariok onartu dute proposamena eta 319k, berriz, ezezkoa eman dute. Beste 6 izan dira zuri bozkatu dutenak eta batek boto nulua eman du.

Araban, aldeko botoak 83 izan dira eta 36 kontrakoak. Bi pertsonek bozkatu dute zuri eta batek nulu.

Gipuzkoari dagokionez, 130 langilek eman dute baiezko botoa, 68k ezezkoa, 4 langilek zuri bozkatu dute eta batek nulu.

Guztira 2.100 beharginetik 1.008k bozkatu dute. Bizkaian, 684 boto zenbatu dira, Araban 121 eta Gipuzkoan 203.

Gaur onartutako eskaintzan, soldatek %7,25eko hazkundea izatea planteatzen da eta bi zatitan ordainduko dela esaten da. Era berean, posible den heinean, Jaurlaritzak Lakuako funtzionarioentzat dituen sistema eta eskubide berak aplikatzea suposatzen du, tartean aparteko pagak eta urteko igoerak.

Eskaintza horren arabera, lanpostuak baloratzeko prozesua ere berdina izango da funtzionario guztientzat.

Hain zuzen ere, hiru probintziatan gaur egindako bilkuretan hartu dute erabakia eta, beraz, urriaren 24an hasitako grebari amaiera eman diote.

10:30etan hasi dira bilkura hauek eta 12:30etatik aurrera langileak botoa ematen hasi dira. Bi ordu geroago, eman dute amaitutzat bozketa.