ICAGI

Justizia eta Haurtzaroari buruzko XI. Estatuko Eztabaida-gunea eta Euskal Autonomia Erkidegoko I. Eztabaida-gunea

Datak
17-12-2015 - 17-12-2015
Ordutegia
09:00 - 17:30
Lekua
Bilbo
Hizkuntza
Castellano
Antolatzailea
Asocación AVAIM y Federación de Asociaciones para la Prevención del Maltrato Infantil (FAPMI-ECPAT España)
Erregistratzeko epea
15-12-2015
Salneurria
15,00 €

Haurrak eta nerabeak babesteko sistemen erregulazio berria.
Adingabeek justiziari aurre egin behar diotenean.
Gomendioak eta praktika onak.

AVAIM erakundearentzat eta Haurren Tratu Txarrak Prebenitzeko Elkarteen Federazioarentzat (FAPMI-ECPAT España) eta kide diren elkarteentzat oso garrantzitsuak eta premiazkoak dira lege-eremuan eta haurrek nahiz nerabeek eremuan parte hartzen dutenean hobetzeko proposamenak. Horregatik, egokitzat jotzen dugu maila desberdinetan eztabaida-gunea sustatzea. Nolanahi ere, administrazioetako ordezkariek, baita haurrekin eta nerabeekin nahiz familiekin zuzenean lanean diharduten erakunde eta organismoetakoek ere parte hartu ahal izango dute. Era berean, bertan izango dira lege-prozeduretan haurrak eta nerabeak nahiz familiak laguntzen dituzten adituak (epaileak eta fiskalak, abokatuak, talde psikosozialak eta epaitegietan biktimei arreta eskaintzeko zerbitzuak).

Programaren etapa berri honetan gure helburu nagusia Gomendioen eta Praktika Onen sorta egitea da, bai justiziaren eta legeen eremuan haurren eta nerabeen arretarekin zerikusia duten lege- eta administrazio-alderdiak aldatzeko, bai laguntzen dietenen praktika profesionala hobetzeko.

 

Programa:http://avaim.org/eu/programa-2/

Ospatze Tokia: 

Mondragon Unibertsitatea-BBF- Bilbao Berrikuntza Faktoria

Uribitarte Kalea, 6, 48001 Bilbao, de 9:00h a 14.30h.

 

Izen-ematea:

Toki mugatua. Izen-ematea harrera ordenari zorrozki erreparatuz.

Izen-emateko tasak: 15 €


Ordaintze-modua: banku-transferentziaren bitartez hurrengo kontu-zenbakian: ES12 2095 5143 25 1062340921 (Kutxabank).


Zehaztu diru-sarreran ondorengoa: izena eta abizenak  + 2015EKO JUSTIZIA ETA HAURTZAROARI BURUZKO I. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EZTABAIDA GUNEA. online galdeketa osatu eta bidali ostean , gogoratu tokia gordetzen dela bermatzeko izen-emateari dagokion tasaren ordainagiria bidali behar duzula. Ordainagiria posta elektronikoz bidali behar da honako helbidera: avaim@avaim.org eta gaian honakoa zehaztuko da: “JUSTIZIA ETA HAURTZAROARI BURUZKO 2015EKO I. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EZTABAIDA GUNEA″


On line:http://avaim.org/eu/partaideen-datuak/

 

Endozein zalontza argitxeko: Hortensia González

avaim@avaim.org

mugikorra: 605 726 823

www.avaim.org