KALTE ESTETIKOAREN BALIOESPENA ETA BIZI KALITATEA GALERAREN TAILERRA
- Datak
- 13-05-2016 - 13-05-2016
- Ordutegia
- 11:30 - 14:00; 16:00 - 18:30
- Lekua
- Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko ekitaldi-aretoa
- Hizkuntza
- Castellano
- Antolatzailea
- ICAGI
- Erregistratzeko epea
- 12-05-2016
- Salneurria
- 30€ martxoak 14ko jardunaldira etorri zirenentzako. 50€ besteentzako
Lankide agurgarriak:
Hurrengoa maiatzak 13an ostirala ospatuko da gure elkargoan tailer bat KALTE ESTETIKOAREN BALIOESPENA ETA BIZI KALITATEA GALERAREN TAILERRA JUAN ANTONIO COBO PLANA Jn emanda.
Tailerra izango da 11:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30etara.
Jardunaldiaren prezioa 30€koa da aurreko martxoak 14ko jardunaldira etorri zirenentzako eta 50€koa besteentzako transferentzia bitartez abonatuz. Izen emate buletina transferentzia frogagiriarekin batera igorri behar izango da plaza egiaztatzeko.Honekin batera bidaltzen dizuegu izen emate orria zein osatuta bidali beharko da transferentzi zihurtagiriarekin batera plaza konfirmatzeko.
Edukiak:
1) tailer bat goizez, kalte estetikoari eta traumatismo zerbikal txikiei buruzko balioespenaren inguruan, eduki hauekin (3 ordu):
- Kalte estetikoa (2 ordu):
- Lege berrian “kalte estetikoak” duen kontzeptu orokorraren inguruko analisia, ondare berezi gisa harturik.
- Kalte estetikoak eragindako OINARRIZKO kalte pertsonalari buruzko balioespena egiteko AIPE metodoaren aurkezpena, legean hitzez hitz jasoa dagoen moduan (102.1 artikulua).
- Kalte estetikoak eragindako kalte pertsonal BEREZIAREN balioespena egiteko AIPE metodoaren aurkezpena.
- Kalte estetikoaren balioespenari buruzko tailerra 10/20 kasuren inguruan
- Iruzkinak
- Traumatismo zerbikal txikiei buruzko tailerra (135. artikulua) (ORDU 1)
- Kontzeptuak eta erabilera-mugak
- 135. artikuluaren aplikazio erreala
- Balioespenei buruzko tailerra 5 kasuren inguruan
2) Arratsaldez, bizi-kalitatearen galerari buruzko tailerra aldi baterako lesioetan eta ondorioetan (3 ordu)
- Zuzeneko biktimak bizi-kalitatea galtzeak eragindako kalte pertsonal berezia ONDORIOETAN (1,30 ORDU)
- Kontzeptua
- Abokatu bidez aplikatzeko galdera-sorta
- Proba-eskaera
- Kalte-ordainaren kalkuluari buruzko erabakia
- Lesiodun handien senitartekoek/hurbilekoek bizi-kalitatea galtzeak eragindako kalte pertsonal berezia (0,30 ORDU)
- Kontzeptua
- Abokatu bidez aplikatzeko galdera-sorta
- Proba-eskaera
- Kalte-ordainaren kalkuluari buruzko erabakia
- ALDI BATERAKO LESIOETAN bizi-kalitatea galtzeak eragindako kalte pertsonal berezia (ORDU 1)
- Kontzeptua
- Abokatu bidez aplikatzeko galdera-sorta
- Proba-eskaera
- Kalte-ordainaren kalkuluari buruzko erabakia
Agur bat.