ICAGI

INGURUMEN ZUZENBIDEAN MASTERRA

Datak
06-11-2017 - 26-10-2018
Ordutegia
Lekua
ONLINE
Hizkuntza
Castellano
Antolatzailea
UPV/EHU
Erregistratzeko epea
09-10-2017
Salneurria
3630,00

EHUko Berezko Titulua (2017/11/06 -2018-10-26)

AURKEZPENA ETA HELBURUAK

Ingurumenaren degradazioarekin (klima aldaketa, basogabetzea, arrantzategia murriztea, hondakinak, etab.) gero eta kezkatuagoa ageri den gizarte honek Ingurumen Zuzenbidean espezializatutako profesionalak eskatzen ditu gero eta gehiago. Premia horri erantzunez, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) Internet

bidezko Ingurumen Zuzenbidean Masterra antolatu zuen, esparru honetan aitzindaria eta hogei urte bete duena. Ingurumenarekin lotutako arazo juridikoei aurre egin beharko dieten ikasleak prestatzea da master honen helburua, hartarako beharrezko ezagutzak hornituz.

OINARRIZKO INFORMAZIOA

Non emango den: Erabat online.

Irakaskuntza mota: Birtuala, online.

Zer hizkuntzatan emango den: Gaztelania, ingelesaren presentziarekin.

Gutxi gorabeherako prezioa: 3.630 €.

Gutxi gorabeherako egutegia: Urtebeteko iraupena, 2017ko azarotik aurrera.

IKASTORDUAK / IRAUPENA

Nahitaezko Gaiak 48 ECTS kreditu

Titulazio Amaierako Lanak / Proiektuak 12 ECTS kreditu

Hautazko Gaiak 0 ECTS kreditu

Guztira 60 ECTS kreditu

SARBIDEA

Ikasketak ingurumen arlora bideratu nahi dituzten lizentziadunak eta gradudunak. Lanaldia eten ezin duten eta ingurumenarekin lotura duten funtzionarioak, profesionalak, epaileak eta abokatuak.

IRTEERA PROFESIONALAK

Ingurumen espezializazioa da ohiko irtenbidea, bai abokatutza eta enpresaren alorrean, nola Administrazio Publikoan eta, oro har, aholkularitza munduan.

PRESTAKUNTZA PROGRAMA

• Administrazioa eta Ingurumena

• Enpresa eta Ingurumena

• Atal Berezia: Hondakinak, Uren Babesa, Ingurumenaren Kudeaketa, etab.

• Nazioarteko Zuzenbidea eta Zuzenbide Konparatua

• Europar Erkidegoko Zuzenbidea, Zuzenbide Zibila eta Zigor Zuzenbidea

• Lurralde-Antolamendua eta Ingurumena

• Gai Osagarriak: Ekologia, Ingurumen Politika eta Ingeles Juridikoa

• Ingurumen-Inpaktuaren Ebaluazioa

• Kutsadura Akustikoa

• Ingurumen Erantzukizun Zibila

• Praktika Juridikoa

• Tesina bat Egiteko Oinarri Metodologikoak

• Ikerketa Lana

 

HARREMANETARAKO

Arduraduna: Xabier Ezeizabarrena 

Tel.: 690620746

Posta elektronikoa:  bcpecsaj@ehu.eus

 

Masterreko idazkaritza: Unai Manterola 

Tel.: 943 212 369

Posta elektronikoa:  mida@asmoz.org

 

ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK / BABESLEAK

Asmoz. Eusko Ikaskuntza

INFORMAZIO GEHIAGO