ICAGI

Alzheimer-aren trataera legegintza eta jurisprudentzian

Datak
20-09-2017 - 20-09-2017
Ordutegia
19:00
Lekua
Salón de Plenos del Ayuntamiento de Donostia
Hizkuntza
Castellano
Antolatzailea
Fundación AUBIXA y AFAGI
Erregistratzeko epea
20-09-2017
Salneurria
Doakoa

Lagun estimatuok,

Irailaren 20an, (Alzheimer-aren Mundu mailako Eguna-ren bezperan), arratsaldeko 7etan Donostiako Udaleko Osoko Bilkura Aretoak, Juan Luis Ibarra (Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Presidentea) eta Iñaki Subijana-ren (Gipuzkoako Auzitegi Probintzialaren Presidentea) arteko elkarrizketa jasoko du.
Gaia,  “Alzheimer-aren trataera legegintza eta jurisprudentzian” izango da.

Ekitaldia, Urriaren 20an Donostiako Kursaal-ean ospatuko den Kongresuaren testuinguruan gauzatzen da. Bertan, “Donostia Itun” bana aurkeztuko dira: adineko pertsonen ingurukoa bata eta Alzheimerdun eta bestelako dementziadun pertsonen ingurukoa bestea. Topaketa, Lourdes Pérez kazetariak zuzendu eta moderatuko du.
 
Ekitaldia, AUBIXA Fundazioak eta AFAGI-k antolatu dute.

Narriadura kognitiboak, pertsonaren autonomia pixkanaka murriztu egiten du eta egoera ugari sortarazten ditu non bere eskubideen gauzatzea, babes efektiboa,  betebeharren delimitazio zuzena eta familiarteko hurbilen eskubideen kontziliazioa ere konprometitu egiten diren.

Konfirmazioa:  info@aubixaf.org posta elektronikoa edota ondorengo telefonoen bitartez: 943 317 324 / 679 812 641. 
Ager zaitezen espero dugu.

Adeitasunez,
 
Koldo Aulestia -  AFAGI-ko lehendakaria.
Máximo Goikoetxea - AUBIXA FUNDAZIO-ko zuzendaria.