Hitzaldia Iñaki Madariagaren eskutik (Aita Menni Ospitaleko Psikiatria Legaleko Unitateko arduraduna )
- Datak
- 23-11-2017 - 23-11-2017
- Ordutegia
- 16:30 - 19:00
- Lekua
- Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko Areto Nagusian
- Hizkuntza
- Castellano
- Antolatzailea
- ICAGI
- Erregistratzeko epea
- 22-11-2017
- Salneurria
- Doakoa
Hitzaldia Iñaki Madariagaren eskutik (Aita Menni Ospitaleko Psikiatria Legaleko Unitateko arduraduna )
Aita Menni Ospitaleko Psikiatria Legaleko Unitatea (PLU) 2013ko azaroan estreinatu zen. Unitate honen helburua, buruko gaitz larria duten eta epailearen sententzia bidez zehaztutako segurtasun neurri bat bete behar duten pertsonek, neurri hau ospitale ingurune batean bete ahal izatea da.
Unitate honek arreta psikiatrikoaz gain, segurtasun neurri zorrotz eta aurreratuak eskaintzen ditu, nork bere buruari mina emateko edo ihes egiteko arriskua minimizatuz.
Zerbitzu hau, Aita Menni Ospitalearen, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren eta Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren arteko elkarlanari esker sortua izan da. Honela, unitate honek, orain arte kartzela ingurunean zeuden, eta beharrezkoa duten espezializatutako mediku laguntza jasotzen ez zuten, pertsonak artatzea ahalbidetzen du.