ICAGI

Idatzien aurkezpena. Sinadura digitala

Datak
21-02-2018 - 23-02-2018
Ordutegia
Lekua
ICAGI
Hizkuntza
Castellano
Antolatzailea
ICAGI
Erregistratzeko epea
20-02-2018
Salneurria
Doakoa

5-2018 DEKANOAREN ZIRKULARRA

        

Donostian, 2018ko otsailak 16

Lankide estimatua:

Gure autonomia-erkidegoan JustiziaSip jakinarazpen judizialetarako plataforma ezartzeko prozesuarekin loturik, adierazi digute plataforma hori dagoeneko prest dagoela prokuradoreek izapide-idatziak aurkeztu ditzaten, eta halaber, abian jarri dela formatu duala (idatzia eta telematikoa, nahiz eta epealdi honetan balioa paperezkoak izango duen epeen zenbaketari begira) otsailaren 26a arte profesional horiek horrelakoak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Era horretan, datorren otsailaren 27tik aurrera, Barruti Judizial guztietan eta Autonomia Erkidegoko Jurisdikzio guztietan prokuradoreek aurkeztutako izapide-idatziak Justiziasip sistemaren bitartez nahitaez egiteko obligazioa ezarri da, eta horrenbestez, Abokatuek beren idatziak sinadura elektronikoaren bidez baliozkotuak bidali beharko dizkiete prokuradoreei, Justizia Administrazioan informazio- eta komunikazio-teknologien erabilera arautzen duen uztailaren 5eko 18/2011 Legearen 6.3, 14.1 eta 2 artikuluek ezartzen dutenarekin bat etorriz.

Hasierako idatziak (demandak, demanden erantzunak edo exekuzio-demandak) paperean aurkeztuko dira orain arte bezala, prokuradore bat edukiko duten prozedurak izan arren.

Era berean, oraindik prokuradorerik ez duten prozeduretan, edo horien esku-hartzea beharrezkoa ez denean, abokatuek zuzenean aurkezten dituzten idatzi guztiak paperean aurkeztuko dira lehen bezala.

Elkargoan prestakuntza-jardunaldi berri batzuk antolatu ditugu, aurkeztu beharreko idatzien prestakuntza eta bihurketa sakonago aztertzeko, eta halaber, aurkezpen hori zein modalitate desberdinetan egin daitekeen argitzeko.

Prestakuntza-jardunaldi horiek otsailaren 21ean, 22an eta 23an izango dira.

Informazio hau zuretzat interesgarria izango delakoan, eta Eusko Jaurlaritzak informazio gehiago bidaltzen digun neurrian guk ere zuri helaraziko dizugula adieraztearekin batera, jaso ezazu besarkada bat

DEKANOA

LURDES MAIZTEGUI