Genero-arrakala soldatetan eta pentsioetan; lan- eta zainketa-lanak.
- Datak
- 31-10-2018 - 31-10-2018
- Ordutegia
- 9:15 – 13:30
- Lekua
- Euskadiko Artxibo Historikoa, Maria Diaz Harokoaren kalea 3 (Bilbo)
- Hizkuntza
- Castellano
- Antolatzailea
- Emakunde
- Erregistratzeko epea
- 29-10-2018
- Salneurria
- Doakoa
Urriaren 31n, Euskadiko Artxibo Historikoan (Maria Diaz Harokoaren kalea 3, BILBO), Genero-arrakala soldatetan eta pentsioetan; lan- eta zainketa-denborak izeneko jardunaldia egingo da, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatuta.
Euskalit fundazioaren Kudeaketa Aurreratuaren XXIV. Europar Astean dago kokatuta jardunaldia, soldatetako genero-arrakalan eragiten duten faktoreen eta faktore horiek pentsioetan duten eragin zuzenaren gaineko azterketa orokorra partekatzeko xedez, bai eta lan-denbora guztiek (ordainduak izan zein ez izan) duten inpaktuaren gaineko analisiaz aritzeko ere.
Hitzaldietan, honako hau aztertuko da: Jatorria soldata-egituran daukaten sexuagatiko zeharkako diskriminazioak, negoziazio kolektiboak fenomeno horren gainean duen eragina, Gizarte Segurantzaren pentsio-sistema eta genero-desberdinkeriak denboraren erabileraren antolaketan izaten jarraitzen duen eragina.
Parte hartzeko, inskripzio-orria bete behar duzu urriaren 29a baino lehen.
Informazio gehiago hemen: 945-01.67.00.