ICAGI

Infiltrazioaren bidez erdietsitako froga: isilpeko agenteak, isil-mandatariak eta justiziaren kolaboratzaileak.

Datak
24-10-2018 - 24-10-2018
Ordutegia
16:00 - 20:00
Lekua
Gipuzkoako Abokatuen Elkargoan
Hizkuntza
Castellano
Antolatzailea
ICAGI
Erregistratzeko epea
23-10-2018
Salneurria
25,00 €

Helburuak: Infiltrazioak ikerketa-teknika gisa berarekin dakartzan gai juridikoak eta frogagarriak jorratzea.

Horretarako, lege-araudiak berrikusi eta jurisprudentzia aztertu nahi da, baina baita isilpeko agenteak 2015az geroztik egin ditzakeen ikerketa-izapideak ere, hala nola balizak erabiltzea edo irudiak eta soinuak grabatzea.

Halaber, bere berritasunagatik, ziberkrimenaren aurkako borrokan isilpeko agente informatikariaren irudia ere jorratuko da.

Era berean, prozesu horretan parte hartzen duten beste kide batzuek erdietsitako informazioaren balio frogagarria eta jurisprudentzia aztertuko da, esate baterako, isil-mandatariena, inputatu damutuena (delazio saritua) eta, pertsona juridikoen erantzukizun penalaren eremuan, "compliance" penaleko programen salaketa-bideez baliatuz enpresako enplegatuengandik erdietsitako informazioa (whistleblowers izenekoak).

Programaren Iraupena: 4 ordu 

• Isilpeko agentea. Jarduteko baldintzak eta adierazpenen balio frogagarria. 

• Delitu probokatua 

• Isil-mandataria eta inputatu "damutua". Esku-hartzearen auzi-balioa. 

• Falciani zerrenden gaineko doktrina judiziala 

• “Compliance” programetako salaketa-bideak 

Hizlaria Luis Lafont Fiskala. Atzerritartasun Unitatea. Estatuko Fiskaltza Nagusia. Juan Carlos Ortiz Pradillo. Zuzenbide Prozesaleko irakasle titularra. Gaztela-Mantxako Unibertsitatea.

Eguna: 2018ko urriak 24

Ordutegia: 16,00etik - 20,00etara

Lekua: Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko Areto Nagusian

Lekua:  Lekua bete arte

Ordaindu beharrekoa: 25,00€

Izena ematea: urriak 23 arte

IZEN EMATEKO BOLETINA