ICAGI

JARDUNALDIA: DOAKO JUSTIZIAKO DEKRETU BERRIA

Datak
09-01-2019 - 09-01-2019
Ordutegia
18:00
Lekua
ICAGI
Hizkuntza
Castellano
Antolatzailea
ICAGI
Erregistratzeko epea
05-01-2019
Salneurria
DOAKOA

Lankide estimatua:

 

Azaroaren 6ko 18-2018 zirkularrean eta Abokatuok Aldizkariaren 76. zenbakiko editorialean aurreratu dizuegun moduan, Doako Laguntza Juridikorako urriaren 30eko 153/2018 DEKRETUA 2019ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

Hori irakurrita ikus daiteke zenbat hobetuko den egoera, gaur egun dugunarekin alderatuta, erraztu egingo baitira izapide administratiboak eta 4 eranskinetatik 2 bakarrik mantenduko baitira, hots, prozedura orokorrei buruzko I. Eranskina* eta prozedura bereziei buruzko II. Eranskina**. Maindiretxo berriak dagoeneko zuen esku dituzue OJZan, laster Toga Aretoan eta, abenduaren 31tik aurrera, guardien karpetetan ere bai.

Era berean, 2019ko urtarrilaren 9an heziketa-jardunaldi bat edukiko dugu ICAGIren Ekitaldi Aretoan 18:00etan, eta bertan izango dira Eusko Jaurlaritzako Justizia Zuzendaria, Eusko Jaurlaritzako Justizia Saileko Justizia Zuzendaritzako teknikari bat eta ICAGIko dekanordea.

IZEN-EMATEA

 

Besarkada bat

 

* I. ERANSKINA Prozedura orokorra:

Prozedura zibilak, merkataritzakoak, sozialak, familiakoak, administrazioarekiko auziak eta penalak, helburutzat kereila bat jartzea dutenak, prozesuan ekintza penal edo zibil bat burutu nahi duten akusatzaileentzat, eta izendatutako abokatuak I. Eranskinaren bitartez izapidetu beharrekotzat jotzen dituen prozedura penal guztiak, eskaera-egileak diru-sarrera edo ondasun batzuk dituela uste duelako eta doako justiziaren onuradun izateko aukerarik ez duelako.

 

**II. ERANSKINA Prozedura bereziak:

  • Aurreko apartatuan aipatu ez diren prozedura penal guztiak.
  • Administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioaren eremuan, atzerriko pertsonak sar daitezela ukatu, itzuli edo kanporatzeko prozesuak.
  • Adingabeen erantzukizun penalari buruzko prozedurak.
  • Espetxe-zaintzarako espedienteak.
  • Genero-indarkeriaren, terrorismoaren eta gizaki-salerosketaren biktimekin loturiko prozedurak, eta biktima izatearekin lotura duten edo horren eragin edo ondorio diren prozesuak.
  • Adingabeak eta adimen-desgaitasunen edo buru-gaixotasunen bat duten pertsonak, abusu edo tratu txarren biktima direnean.
  • Gizarte Segurantzaren sistemako onuradun diren langileak, jurisdikzio sozialeko ordenan, bai epaiketan defendatzeko eta bai konkurtso-prozeduretan laneko eskubideen eraginkortasunerako ekintzak burutzeko ere, edo administrazioarekiko auzi-ordenan oinarritzen diren arlo sozialeko eta gizarte-segurantzako auzietan.
  • Ondorio iraunkorrak egiaztatzen dituzten istripuen biktimak, beren lan-jardunaren edo ohiko lanbidearen eginkizunak guztiz burutzea eragozten dietenean eta eguneroko bizitzako jarduerarik oinarrizkoenak egiteko beste pertsona batzuen laguntza behar dutenean, baldin eta auziaren helburua izandako kalte-galerengatik kalte-ordain bat erreklamatzea bada.
  • Irailaren 22ko 29/2011 Legean adierazitako terrorismoaren biktimen eskubideak sustatzea eta defendatzea helburutzat duten Elkarteak. Terrorismoaren biktimei aintzatespen eta babes orokorra eskaintzekoak.           

Azken bost puntu hauek berariaz halaxe aitortuta daude Doako Justiziaren Onurari buruzko Legean. Dena den, Abokatuen Elkargoan aurkeztu beharko da II. ERANSKINA, eta Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeari bide telematikoa erabiliz pasatuko zaio, hark baliozkotu dezan.