ICAGI

Higiezin Kredituetarako Kontratu Legearen alderdirik azpimarragarrienak

Datak
09-04-2019 - 09-04-2019
Ordutegia
16:30 - 18:30
Lekua
Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuko Egoitza
Hizkuntza
Castellano
Antolatzailea
ICAGI
Erregistratzeko epea
08-04-2019
Salneurria
Doakoa

Higiezin Kredituetarako Kontratuei buruzko 5/2019 Legea argitaratu berri da, eta hiru hilabete barru sartuko da indarrean. Arau honek funtsezko izaera eta prozesu-izaera duten berritasunak dakartza kontratazio arlora, hots, hipoteka-bermedun maileguenera, izan ere, gaur egun auzi ugari sorrarazten ari baitira. Lege arloko berritasun horrek ez dakar araudi ex novo bat soilik, baizik eta, noiz edo noiz, zenbait irizpide hermeneutiko berri ere bai, zuzenbideko profesionalentzat baliagarri izan daitezkeenak.

Legeak garrantzi bereziko prozesu-berritasunak dakartza, hala nola jardueren deuseztasun-intzidentea berraktibatzea, izapidetzen ari diren exekuzio hipotekarioko prozeduretan neurriz gaineko klausulen balizko planteamendu batek eragina, edo balioari buruzko edo fede-emaile publikoaren aurrean eskritura-gorputzak osatzearen ondorioei buruzko diziplina berri bat, Prozedura Zibilaren Legeak jasotzen dituen agiri publikoen probatze-arauetan ondorio zuzena izanik. Funtsean, hipoteka-gastuak banatzeko modu desberdin bat arautzen du eta gardentasunaren eskakizunak areagotzen ditu.

Heziketa-ariketa honen helburua araudi berriaren inguruko ezagutza irizpide praktikoetatik jorratzea da, gai horrek gure esparruaren auzi kopuruan dituen ondorioak kontuan izanik. Horri begira, ondorengo eskemari jarraituko zaio:

 

I.- Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 4ko 2014/17/UE Zuzentarauaren transposizioa, etxebizitza-erabilerarako ondasun higiezinen kontsumitzaileekin egindako kreditu-kontratuei buruz.

II.- Esparru subjektiboa eta objektiboa

III.- Alderdi mailegatzailea babesteko aurreikuspenak: informazio-eskubidea areagotzea

IV.- Gardentasun alorreko eskakizun berriak

V.- Araudi berriaren nahitaezko aurreikuspenak

VI.- Lege-aldaketa garrantzitsuenak

VII.- Indarrean sartzea eta araudi iragankorra: indarreko kontratuak eta izapidetzen ari diren prozesuak.

 

----------------------------------------------
Hizlaria: Edmundo Rodríguez Achutegui. Bizkaiko Probintzia Auzitegiko magistratua.
Lekua: Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuko Egoitza
Eguna: 2019ko apirilak 9
Ordua: 16:30ean
Sarrera librea izango da aretoa bete arte

IZEN EMATEAK