Custodia infantil en procesos familiares disputados
- Datak
- 01-07-2019 - 03-07-2019
- Ordutegia
- Lekua
- Palacio Miramar de Donostia-San Sebastián
- Hizkuntza
- Castellano
- Antolatzailea
- Departamento de Trabajo y Justicia - Dirección de Justicia- del Gobierno Vasco
- Erregistratzeko epea
- 21-06-2019
- Salneurria
Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailak –Justizia zuzendaritzak hain zuzen- udako ikastaro bat antolatu du EHUrekin elkarlanean, Donostiako Miramar Jauregian egiten diren udako ikastaroen baitan. Jardunaldi hori uztailaren 1etik 3ra egingo da, eta izenburu hau du: “Custodia infantil en procesos familiares disputados”
Nahiz eta familiaren haustura ez izan porrot egin duen proiektu bat bakarrik, eta geldialdi eta atsekabe egoera batetik ateratzea ere irudikatzen badu ere, estres maila handiak eragiten ditu kideen artean, eta horrek eragina du familia osatzen dutenengan zein ezarritako familia harremanen sisteman.
Gatazka hori areagotu egiten da epaitegietara eramaten denean, hirugarrenen esku uzten baitira gurasotasunaren ariketari eta familia harremanen sistema berri baten antolamenduari buruzko erabakiak. Erabakietan, gero eta beharrezkoagoa izaten da epaileek gurasoen eta seme-alaben arteko harremanei buruzko ebaluazio psikologiko edo psikosozialak izatea, lehian den zaintzari buruzko Familia Zuzenbideko prozesuetan. Txosten tekniko horiek ezarritako dinamika pertsonal eta familiakoak hurbiltzen dizkiete, eta horietan adingabearen interesa gailentzen da, horregatik lehenesten dira gurasotasun plan malguak, segurtasuna eman eta bilakaerarekiko sentikorrak izango diren hazkuntza egonkorreko harremanekin bateragarriak izango direnak, eta zurruntasuna saihestu eta haurren garapena bultzatuko dutenak.
Ikastaro honek honako helburu hauek ditu: gaiaren inguruko gogoeta-esparrua eta profesionalen arteko solasa sustatzea, trataera neurri alternatiboak ezagutzea eta gurasotasun planak sortzen laguntzea teknikari, profesional eta eragile juridikoei.
Joateko asmorik baduzu, arren, jakinaraz iezaguzu https://www.uik.eus/es/custodia-infantil-en-procesos-familiares-disputados helbidearen bidez ekainaren 21a baino lehen, antolaketa kontuak direla eta parte-hartzea behar bezala kudeatu ahal izateko.