ICAGI

IV. KONKURTSO-GAIEI BURUZKO MINTEGI AURRERATUA (2019-2020)

Datak
22-10-2019 - 16-06-2020
Ordutegia
16,00 - 19,00
Lekua
Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuaren Egoitza.
Hizkuntza
Castellano
Antolatzailea
ICAGI
Erregistratzeko epea
18-10-2019
Salneurria
200,00 €

IV. KONKURTSO-GAIEI BURUZKO MINTEGI AURRERATUA (2019-2020) 2019ko urriaren 22tik 2020ko ekainaren 16ra antolatua, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gizarte Gaietarako Salako Magistratu Juan Carlos Benito-Butrón Ochoa jaunaren zuzendaritzapean.

PROGRAMA:

  • Aurreko urteetan bezala, MINTEGIAREN funtsezko edukia konkurtso-zuzenbidearen alorreko legegintza eta jurisprudentziako berritasunen inguruan Magistratu espezialistek egindako iruzkinak eta analisiak dira. Kaudimen-gabeziaren Zuzenbideari buruzko berrikuspen eta doikuntza bat da, zuzenbideko beste eremu batzuekin loturik, hala nola merkataritza- eta gizarte-arloekin. Konkurtso-aurreko institutuekin, berregituraketa-markoekin, konkurtsoan sartzearekin, ekoizpen-unitatea inorenganatzearekin eta likidazio-konkurtsoaren alternatibekin loturiko gaiak jorratuko dira, beste gai errepikakor batzuk ere landuz, hala nola, ordaindu gabeko pasiboa salbuestea, Konkurtso Administratzailearen ordainketa, konkurtsoaren lan-arloak, konkurtso-intzidenteak, kreditu-hurrenkera, konkurtsoaren prozesu-kostuak, kontu ematea, konkurtso-administratzailearen erantzukizuna eta abar, baita gai honetan ezagutza eta esperientzia duten abokatu eta konkurtso-administratzaileen iritziz interesgarri diren beste gai batzuk ere.

  •  

    MINTEGI formatuak aukera ematen du bertara etortzen direnek parte-hartze aktiboa izan dezaten eta, gehienetan, eztabaidak eta iruzkinak sortzen dira jorratutako gaien inguruko galderen bidez, baita interesgarri egiten zaizkien beste gai batzuen inguruan ere, betiere konkurtso-zuzenbide aurreratuaren eremuarekin loturik badaude. Parte-hartze aktibo hori, saio bakoitzaren barruan Magistratuei galdera zuzenak eginez bideratu daiteke, edo bestela, saio bakoitzaren aurretik gai batzuk iradokiz, eta horrelakoetan, gai horiek hizlariei jakinarazten ahaleginduko dira, saio bakoitza egin aurretik, beren hitzaldietan aztertu ditzaten, betiere mintegiaren formatuak dituen berezko denbora-muga logikoen barruan.

     

 

HIZLARIAK:

  • Juan Carlos Benito-Butrón Ochoa jauna. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gizarte Gaietarako Salako Magistratua.

  • Marcos Bermúdez Ávila jauna. Bilboko Merkataritzako 1 zk. Epaitegiko Magistratua.

  • Pedro José Malagón Ruíz jauna. Donostiako Merkataritzako 1 zk. Epaitegiko Magistratua.

    Hizlari bakoitzak MINTEGIko Saio bakoitzean Auzitegi Gorenaren, Justizia Auzitegi Nagusiaren, Probintziako Entzutegien eta Merkataritza nahiz Gizarte Gaien Epaitegien doktrinarik eguneratuena azalduko dute, baita Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren eta Auzitegi Konstituzionalaren konkurtso-zuzenbidearekin loturiko doktrina ere.

 

EGUNAK ETA ORDUTEGIA:

MINTEGIA asteartetan eskainiko da, hiru orduko iraupena izango duten lau saiotan banaturik, 16:00etatik 19:00etara:

  • Lehen saioa: 2019ko urriaren 22an

  • Bigarren Saioa: 2019ko abenduaren 10ean

  • Hirugarren Saioa: 2020ko martxoaren 10ean

  • Laugarren Saioa: 2020ko ekainaren 16an

     

    MINTEGIA EGINGO DEN LEKUA: Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuaren Egoitza.

    PREZIOA:  200€ (BEZ BARNE)

             PLAZAK ETA IZEN-EMATEA : 35 plaza eskaintzen dira (aurreko Mintegian parte hartu zutenek lehentasuna dute)

 

IZEN-EMATEAK

 

BESTELAKO INFORMAZIOA:  Saio bakoitzari buruzko DOKUMENTAZIOA posta elektronikoz bidaliko da, hura egin aurretik.

MINTEGIA amaitzean Ziurtagiri bat banatuko da.