ICAGI

2. HITZALDIA: Kode Penala aldatu zuen 2015-03-30EKO 1/2015 Lege Organikoa

Datak
04-05-2015 - 04-05-2015
Ordutegia
17:00 - 19:00
Lekua
Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko Egoitzan
Hizkuntza
Castellano
Antolatzailea
ICAGI
Erregistratzeko epea
24-04-2015
Salneurria
Doakoa

"Exekuzio penalaren arloan sartutako berrikuntzak (kartzela-zigorra baliogabetzea eta ordezkatzea, baldintzapeko askatasuna, segurtasun-neurriak) eta prozedura penalean sartutakoak (delitu arinak)”.

Donostian, 2015eko apirilaren 17a

Lankide estimatuak:

                Aurrez bidali genizuen informazioa egiaztatzeko, Kode Penalean orain dela gutxi egindako erreformagatik antolatu diren hitzaldien lehenengo zikloaren xehetasuna bidaltzen dizuegu.

                Horiek lehen aurrerapen bat direla esan nahi dizuegu, eta gerora osatu egingo ditugula. Aurrerago, Penal alorrean ikastaro bat antolatzeko asmoa dugu Ofiziozko Txandan eta Abokatuak Atxilotuari Laguntzeko Zerbitzuan lanean ari direnentzat.

                Hitzaldiak Elkargoko Egoitzan emango dira 17:00etatik 18:00etara, eta jarraian galderak egiteko txanda bat izango da (19:00ak arte).

                Azkenik eta azken orduko gorabeherak ekiditeko asmoz, hitzaldi bakoitzerako izena aurrez ematea ezinbestekoa izango da hitzaldi horietara etorri ahal izateko, eta izena emateko txanda hori errespetatuko da Areto Nagusiko edukiera osatu arte. Izena eman ondoren bertara joaterik izango ez bazenu, Elkargoko Idazkaritzari horren berri ematea eskertuko nizuke, leku hori beste lankideren batekin bete ahal izateko.

PROGRAMA

2015EKO MAIATZAREN 4A, ASTELEHENA

“Kode Penala aldatu zuen 2015-03-30EKO 1/2015 Lege Organikoa. Exekuzio penalaren arloan sartutako berrikuntzak (kartzela-zigorra baliogabetzea eta ordezkatzea, baldintzapeko askatasuna, segurtasun-neurriak) eta prozedura penalean sartutakoak (delitu arinak)”.

Hizlaria: IÑAKI SUBIJANA JN. Magistratua. Gipuzkoako Entzutegi Probintzial Txit Prestuko Lehendakaria.

IZENA EMATEKO ORRIA

Jaso ezazu agur bero bat,

Hezkuntza Diputatua

Miguel Alonso Belza