3. HITZALDIA: “Pertsonen aurkako delituak 2015-03-30eko 1/2015 Lege Organikoak aldatutako Kode Penalean”.
- Datak
- 11-05-2015 - 11-05-2015
- Ordutegia
- 17:00 - 19:00
- Lekua
- Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko Egoitzan
- Hizkuntza
- Castellano
- Antolatzailea
- ICAGI
- Erregistratzeko epea
- 24-04-2015
- Salneurria
- Doakoa
Kode Penalean orain dela gutxi egindako erreformagatik antolatu diren hitzaldiak
Donostian, 2015eko apirilaren 17a
Lankide estimatuak:
Aurrez bidali genizuen informazioa egiaztatzeko, Kode Penalean orain dela gutxi egindako erreformagatik antolatu diren hitzaldien lehenengo zikloaren xehetasuna bidaltzen dizuegu.
Horiek lehen aurrerapen bat direla esan nahi dizuegu, eta gerora osatu egingo ditugula. Aurrerago, Penal alorrean ikastaro bat antolatzeko asmoa dugu Ofiziozko Txandan eta Abokatuak Atxilotuari Laguntzeko Zerbitzuan lanean ari direnentzat.
Hitzaldiak Elkargoko Egoitzan emango dira 17:00etatik 18:00etara, eta jarraian galderak egiteko txanda bat izango da (19:00ak arte).
Azkenik eta azken orduko gorabeherak ekiditeko asmoz, hitzaldi bakoitzerako izena aurrez ematea ezinbestekoa izango da hitzaldi horietara etorri ahal izateko, eta izena emateko txanda hori errespetatuko da Areto Nagusiko edukiera osatu arte. Izena eman ondoren bertara joaterik izango ez bazenu, Elkargoko Idazkaritzari horren berri ematea eskertuko nizuke, leku hori beste lankideren batekin bete ahal izateko.
PROGRAMA
2015EKO MAIATZAREN 11, ASTELEHENA
“Pertsonen aurkako delituak 2015-03-30eko 1/2015 Lege Organikoak aldatutako Kode Penalean”.
Hizlaria: MARTA SANCHEZ And. Gipuzkoako Entzutegi Probintzial Txit Prestuaren Fiskaltzako Fiskala.
Jaso ezazu agur bero bat,
Hezkuntza Diputatua
Miguel Alonso Belza