V. KONKURTSO-GAIEI BURUZKO MINTEGI AURRERATUA (2020-2021)
- Datak
- 13-10-2020 - 15-06-2021
- Ordutegia
- 16:00 - 19:00
- Lekua
- ON LINE (ICAGI)
- Hizkuntza
- Castellano
- Antolatzailea
- ICAGI
- Erregistratzeko epea
- 05-10-2020
- Salneurria
- 200,00 €
V. KONKURTSO-GAIEI BURUZKO MINTEGI AURRERATUA (2020-2021) 2020ko urriaren 13tik 2021eko ekainaren 15era antolatua, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gizarte Gaietarako Salako Magistratu Juan Carlos Benito-Butrón Ochoa jaunaren zuzendaritzapean.
PROGRAMA:
- Konkurtso Legea da aldaketa gehien izan dituen arauetako bat, 28 erreforma, hain zuzen ere. Horregatik, Konkurtso Legearen Testu Bateginaren (maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuak onartua) argitalpena denok espero genuen gertakaria izan zen, haren sistematika argitzeko eta hobetzeko.
- Arau-aldaketek beti sortzen dituzten zalantzei eta informazio-beharrari (horiek ezagutzea erabakigarria da profesionalen egunerokotasunerako) aurrez aurre dugun ziurgabetasun ekonomikoaren panorama berria gehitu behar zaio une honetan, baita konkurtso-zuzenbidearen eginkizun garrantzitsua ere, funtsezko rola betetzen baitu enpresak salbatzeko eginkizunean.
- Mintegi honetan, hiru magistratu txostengileek sakon aztertuko dituzte Testu Bateginaren berritasun nagusiak, hala badagokio, COVID-19aren ondorioz aldi baterako aplikatu behar diren arauen eragina ahaztu gabe.
- Testu Bateginaren gakoak xehatzea da helburua, auzitegien jurisprudentzia komentatuz eta aztertuz (Auzitegi Gorenarena, Merkataritza Gaien Epaitegiena nahiz Europar Batasuneko Justizia Auzitegiarena eta Auzitegi Konstituzionalarena), konkurtsoaren esparru arautzaile berria argitzeko; hura zuzenbideko beste esparru batzuekin dago lotuta, merkataritza eta gizarte arloekin, adibidez.
- MINTEGI formatuak aukera ematen du bertara etortzen direnek parte-hartze aktiboa izan dezaten eta, gehienetan, eztabaidak eta iruzkinak sortzen dira jorratutako gaien inguruko galderen bidez, baita interesgarri egiten zaizkien beste gai batzuen inguruan ere, betiere konkurtso-zuzenbide aurreratuaren eremuarekin loturik badaude. Parte-hartze aktibo hori, saio bakoitzaren barruan Magistratuei galdera zuzenak eginez bideratu daiteke, edo bestela, saio bakoitzaren aurretik gai batzuk iradokiz, eta horrelakoetan, gai horiek hizlariei jakinarazten ahaleginduko dira, saio bakoitza egin aurretik, beren hitzaldietan aztertu ditzaten, betiere mintegiaren formatuak dituen berezko denbora-muga logikoen barruan.
HIZLARIAK:
-
Juan Carlos Benito-Butrón Ochoa jauna. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gizarte Gaietarako Salako Magistratua.
-
Marcos Bermúdez Ávila jauna. Bilboko Merkataritzako 1 zk. Epaitegiko Magistratua.
-
Pedro José Malagón Ruíz jauna. Donostiako Merkataritzako 1 zk. Epaitegiko Magistratua.
Hizlari bakoitzak MINTEGIko Saio bakoitzean Auzitegi Gorenaren, Justizia Auzitegi Nagusiaren, Probintziako Entzutegien eta Merkataritza nahiz Gizarte Gaien Epaitegien doktrinarik eguneratuena azalduko dute, baita Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren eta Auzitegi Konstituzionalaren konkurtso-zuzenbidearekin loturiko doktrina ere.
EGUNAK ETA ORDUTEGIA:
MINTEGIA asteartetan eskainiko da, hiru orduko iraupena izango duten bost saiotan banaturik, 16:00etatik 19:00etara:
-
Lehen saioa: 2020ko urriaren 13an
-
Bigarren Saioa: 2020ko abenduaren 15ean
-
Hirugarren Saioa: 2021eko otsailaren 23an
-
Laugarren Saioa: 2021eko apirilaren 20an
-
Bostgarren Saioa: 2021eko ekainaren 15ean
MINTEGIA EGINGO DEN LEKUA: Gaur egungo osasun-larrialdi egoera dela-eta, lehen saioa webinar formatuan egingo da. Hurrengo saioak formatu horretan bertan edo Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuaren egoitzan egingo dira, osasun-egoeraren arabera.
PREZIOA: 200 € (BEZ BARNE)
PLAZAK ETA IZEN-EMATEA : 35 plaza eskaintzen dira (aurreko Mintegian parte hartu zutenek lehentasuna dute)
Izena emateko inprimakia beteta bidaltzean gordeko da plaza. Kontu bat jakinaraziko da ordainketa egiteko, eta ordainketaren egiaztagiria idazkaritzara bidaltzen denean plaza ziurtatuta geratuko da.
Ordainketa 2020ko urriaren 5a baino lehen egin beharko da.
MINTEGIA amaitzean Ziurtagiri bat banatuko da.