ICAGI

Emakumeen kontrako indarkeriaren biktimak artatzen dituzten profesionalentzako prestakuntza-programa.

Datak
15-02-2021 - 16-05-2021
Ordutegia
Lekua
ON LINE
Hizkuntza
Castellano
Antolatzailea
EMAKUNDE
Erregistratzeko epea
31-01-2021
Salneurria
doakoa

 

AURKEZPENA: OINARRIZKO PRESTAKUNTZA-IKASTAROA, ON LINE (85 ordu)

Programa honen bidez, bateratu egin nahi da Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen aurkako indarkeriaren biktimak artatzeko dagoen sistemako profesionalen ikuspegia. Arreta hori ematen den eremuetako erakundeetan dagoen prestakuntza-eskariari ere erantzun nahi zaio.

JABETUZ programa honetan planteatzen dugun ikastaroa oinarrizkoa da, on line egitekoa, 85 ordukoa. Programa horrekin, "Etxeko tratu txarrak eta sexu-indarkeria jasaten dituzten emakumeei laguntza hobea emateko Erakundeen arteko II. Akordioa"n jasotako adostasun-ildoak sendotu nahi ditugu, eta, batez ere, akordio horren printzipio orokorretako bat indartu nahi dugu: emakumeen ahalduntzea.

Prestakuntza-modulu bi proposatzen dizuegu: bata, sarrerakoa, eta, bestea, oinarrizkoa; bakoitzak bere unitate didaktikoak izango ditu. Sarrera-moduluan, esku hartzeko irizpideak homogeneizatu nahi dira, emakumeen aurkako indarkeriaren biktimak artatzen dituzten erakunde guztientzat.

Oinarrizko moduluan, gutxieneko ezagutza batzuk eskaintzen dira: oso oinarrizkoak izanagatik, nahitaezkoak dira bihar-etziko prestakuntza-planteamendu zehatz eta espezifikoago batzuetarako oinarri izateko.

INFORMAZIO GEHIAGO

--------------------------------------------

IZEN EMATEAK

Para inscribirte debes rellenar el formulario de inscripción, al que puedes acceder con los siguientes datos: