ICAGI

EAEko BERRIKUNTZAKO SISTEMAREN ERRONKAK

Datak
27-05-2021 - 27-05-2021
Ordutegia
18:30 - 20:0
Lekua
ONLINE
Hizkuntza
Castellano
Antolatzailea
Ekonomisten Euskal Elkargoa
Erregistratzeko epea
27-05-2021
Salneurria
GRATUITO

(EAE) Euskal Autonomi Erkidegoko berrikuntza-sistema (EB) Europar Batasuneko, Alemaniako eta Espainiakoekin alderatuko da, bere indargune eta ahultasunak agerian jartzeko eta etorkizunerako gogoeta eta gomendioak egiteko.
Analisi horretarako, berrikuntzako inkestaren datuak ustiatu dira. Inkesta horretan 2018an aldaketa sakonak sartu ziren eta berrikuntza-moten kategorizazioa aldatu zen. Hauxe izango da inkesta-eredu berriaren datuekin kaleratu den lehenengo azterketa alderatua.
EAEko eta beste lurraldeetako datuak konparatu ahal izateko eta EAEko I+Gko azpiegiturek berrikuntzako analisi konparatuetan sortzen dituzten desitxuratzeak saihesteko, Eustati bere berrikuntzako inkestaren ustiapen berezia eskatu zaio, azterketa hau egiteko erabili dena. Horri esker, orain arte ezkutuan mantendutako EAEko berrikuntzako sistemaren zenbait ezaugarri eta erronka berri identifikatu ahal izan dira.

IRAKASLEAK / TXOSTENGILEAK

Mikel Navarro Deustuko Unibertsitateko Ekonomia katedraduna eta Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuari lotutako ikertzaile seniorra da. Industria-lehiakortasunari eta berrikuntza-sistemei buruzko gaietan espezializatuta dago. Alor horretan hamabost bat liburu eta berrogeita hamar artikulu eta kolaborazio zientifiko baino gehiago argitaratu ditu, bai argitalpen nazionaletan, bai nazioartekoetan.
Deustuko Unibertsitatean eta Lehiakortasunerako Euskal Institutuan hainbat kargu izan ditu: Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendari akademikoa izan zen.
Gaur egun Europako Batzordeak antolatutako mirror group of the Smart Specialisation Platform erakundeko kidea da. Ekonomiazeko erredakzio kontseiluko eta Uztaroko erredakzio kontseiluko kidea da.

 

Zigor Urkiaga. Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria. Eusko jaurlaritzako Industria Sailburuordetza.

INFORMAZIOA ETA IZEN EMATEAK