ICAGI

Los delitos contra menores y mujeres en las redes sociales: cómo se investigan y cómo se protege a las víctimas

Datak
06-09-2021 - 07-09-2021
Ordutegia
Lekua
Palacio Miramar y ONLINE
Hizkuntza
Castellano
Antolatzailea
UPV / EHU
Erregistratzeko epea
06-09-2021
Salneurria
77,00€

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Errealitatea da. Gaur egun, delitu gehien-gehienak sare sozialen bitartez egiten dira. Maulak, sexu ukigabetasunaren kontrako delituak, haur pornografia zabaltzea edo jazarpenak aurki daitezke, besteak beste, "on line" egiten diren askotariko arau-hausteen artean. Teknologia berriak, zalantzarik gabe, aurrerapen handia dira gizateriarentzat. Baina, bestalde, arrisku ere badira gure gizarteko kolektibo kalteberenetarako.

Uda Ikastaro honen bitartez, alde batetik, Internet eta sare sozialekin lotutako delitu motak aztertu nahi ditugu, ikuspegi substantibo batetik begiratuta, hau da, jokabideen azterketa teorikoa eginda eta gure Auzitegi Gorenak motei buruz berriki egin duen interpretazioaren bitartez;

eta, bestetik, delitu horiek nola aztertzen diren argitu nahi dugu, bereziki erreparatuta, praktikan, "arrisku taldeak", hau da, adingabeak edo genero nahiz etxeko indarkeriaren biktimak artatzeko moduari.

Gai homogeneoen inguruan sortutako mahai-inguruak izango dira, eta esperientzian oinarritutako ikuspegi batetik abiatuta, delinkuentzia mota berezi horrekin lotutako alderdiak garatuko dira, adibide praktiko ugari ekarri eta benetako kasuak azalduko dira; horiei guztiei esker, lehen aipatu ditugun jokabide horiek gugandik hain urrun ez daudela konturatuko gara.

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEAK