Hitzaldia:“Abokatuak versus bitartekaritza?” (AGBren Ostegun”-en saio berria)
- Datak
- 28-05-2015 - 28-05-2015
- Ordutegia
- 18:30
- Lekua
- ICAGI
- Hizkuntza
- Castellano
- Antolatzailea
- Gipuzkoako Abokatu Gazteen Batzordetik
- Erregistratzeko epea
- 26-05-2015
- Salneurria
- doako
Kaixo abokatu gazte hori!
Gipuzkoako Abokatu Gazteen Batzordetik “AGBren Ostegun”-en edizio berria abiaraziko dugula komunikatu nahi dizugu. Dakizun bezala, aipaturiko ekimena, lankide batek emandako, batez ere gazteen bizibiderako interesgarri diren, gaiei buruzko hitzaldi batean datza. Aurreko aldietan bezala ez da klase majistrala izango, baizik eta lankide batek gai zehatz bati buruzko ezaguerak eta esperientzia partekatzea, gure arteko debatea eta eztabaida sortuz era lasai eta adiskidetsuan.
“AGBren Ostegun”-en saio berri honetarako, oso parte-hartze interesgarria daukagu. Lourdes Fernández Manzano lagunak “Abokatuak versus bitartekaritza?”-ri buruz hitz egingo digu.
Gaiari dagokionez, honako hau izango da: Zuzenbidea gure lan tresna da. Tradizionalki, gure prestakuntza juridikoa soilik izan da. Gatazka konponbideetan baliabide alternatibo-osagarrien existentziak, bitartekaritza bezala, abokatutzaren praktikan arrotza irudi dezake.
Zein da edo zein izan behar da gure zeregina egoera profesional eta sozial berri honetan?
Hitzaldia elkargoko areto nagusian ospatuko da hurrengo ostegunean maiatzak 28 18:30etan.
Asistentziaren berrespena beharrezkoa izango da maiatzaren 26a baino lehen. Erreserba secretaria@icagi.net posta bitartez egingo da.
Txostengilearen jarrera onari esker, ICAGIren antolamendura eta zuetako askoren kolaboraziori esker, hitzaldia doakoa izango da.
Hitzaldiaren eta eztabaida egokiaren ondoren, Grosen Pintxo Poteaz gozatzera lagun diezaguzula espero dugu (tarte bat besterik ez bada ere).
Zurekin kontatzen dugu, ez diezaguzu huts egin!!
GIPUZKOAKO AGB