ICAGI

Herritarrengandik hurbilago egongo den administraziorantz aurrera egiteko tresnak

Datak
16-09-2021 - 17-09-2021
Ordutegia
Lekua
Carlos Santamaría Zentroa & ONLINE
Hizkuntza
Castellano
Antolatzailea
ARARTEKO & UPV/EHU
Erregistratzeko epea
30-07-2022
Salneurria

EHUren uda ikastaroak

EHUren uda ikastaroen esparruan, Arartekoak honako izenburuko ikastaroa antolatu du: “Herritarrengandik hurbilago egongo den administraziorantz aurrera egiteko tresnak”. Datorren irailaren 16an eta 17an egingo da, formatu hibridoan, aurrez aurreko toki mugatuekin eta linean.

 

Administrazio publikoak erabateko zentzua lortzen du herritarrei egiten dien zerbitzuan. Horregatik, Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak, 3. artikuluan, honako hauek ezartzen ditu beren jardueran bete beharreko printzipioen artean: herritarrei zerbitzu eraginkorra egitea, sinpletasuna, argitasuna eta pertsonekiko hurbiltasuna, edo administrazio publikoen arteko lankidetza, laguntza eta koordinazioa.

 

COVID-19aren krisiak agerian jarri du bitarteko telematikoen protagonismoa eta horien garrantzia, baina disfuntzioak eta arrakala digitaleko egoerak ere nabarmendu ditu. Era berean, agerian jarri du informazio argia eta gardena behar dela, bide desberdinen bitartez emana eta pertsonen bereizgarrietara egokitua.

 

Herritarren beharrei erantzun egokia emateko, administrazio publikoak hainbat tresna erabili behar ditu modu proaktiboan. Arartekoaren uda ikastaro honen bidez, horretarako tresna batzuk aztertu nahi dira, ahalik eta jarduerarik onenak gauza daitezen.

 

 EGITARAUA

 

Ikastarora joateko asmorik baduzu, mesedez, adieraz ezazu uztailaren 30a baino lehen IZEN-EMATEA estekan.