ICAGI

VI. KONKURTSO-GAIEI BURUZKO MINTEGI AURRERATUA (2021-2022).

Datak
19-10-2021 - 14-06-2022
Ordutegia
16,00 - 19,00
Lekua
ONLINE
Hizkuntza
Castellano
Antolatzailea
ICAGI
Erregistratzeko epea
15-10-2021
Salneurria
200,00 €

VI. KONKURTSO-GAIEI BURUZKO MINTEGI AURRERATUA (2021-2022). BOST SAIOTAN egingo da, 2021eko urriaren 19tik 2022ko ekainaren 14ra arte, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salako magistratu Juan Carlos Benito-Butrón Ochoaren zuzendaritzapean.

 

PROGRAMA:

 

  • Konkurtso Legearen Testu Bateginak (KLtb) urtebete egin du indarrean. Haren onarpena, maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez, esperotako gertakaria izan zen, aurreko Konkurtso Legearen eta haren 28 erreformen sistematika hobetzeari zegokionez. Urteurrenaren harira, hiru magistratuk sakon aztertuko dute testu bategina, osasun-krisiaren ondorioz aplikatu beharreko arau prozesalen eragina ahaztu gabe eta bizi dugun ziurgabetasun ekonomikoa aintzat hartuta, egoera honetan konkurtso-zuzenbideak funtsezko rola betetzen baitu. Gainera, kontuan hartu behar dugu prestatzen ari den eta, dirudienez, 2022ko lehen hiruhilekorako proiektatuta dagoen arau-erreforma.

  • Mintegi honetan, kaudimengabeziaren prozeduretan sakondu nahi da, hainbat auzitegiren jurisprudentziaren iruzkin eta azterketaren bitartez, Auzitegi Gorenetik eta probintzia-auzitegietatik hasi eta konkurtso-zuzenbidearen ekoizle handienak diren merkataritza-arloko epaitegietara. Europar Batasuneko Auzitegia ere aztertuko dugu, konkurtso-esparru arautzaile berriari buruzko hainbat alderdi argitzeko. Eta hori guztia zuzenbidearen beste esparru batzuekin lotuta, hala nola merkataritzarekin eta lan-arloarekin.

HIZLARIAK:

  • Juan Carlos Benito-Butrón Ochoa jauna. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salako magistratua.

  • Edmundo Rodríguez Achútegui jauna. Bizkaiko Probintzia Auzitegiko magistratua.

  • Pedro José Malagón Ruíz jauna. Donostiako Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratua.

    Horietako bakoitzak Auzitegi Gorenaren, Justizia Auzitegi Nagusiaren, probintzia-auzitegien, merkataritza-arloko epaitegien eta gizarte-arloko epaitegien doktrina berriena azalduko du saio bakoitzean, baita konkurtso-zuzenbidearekin lotutako Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren eta Konstituzio Auzitegiaren doktrina ere.

 

METODOLOGIA:

 

Egungo osasun-egoera dela eta, webinar formatuan egingo da, salbu eta inguruabarrek Gipuzkoako Abokatuen Elkargoaren egoitzan egitea ahalbidetzen badute.

Formatu horrek bertaratutakoen parte-hartze aktiboa ahalbidetzen du, landutako gaiei eta interesgarriak diren beste edozein alderdiri buruzko galderen bidez, betiere konkurtso-zuzenbide aurreratuaren esparruan sartzen badira. Horretarako, hitzaldi bakoitzaren dokumentazioa emango da aldez aurretik.

Parte-hartze aktibo hori bideratzeko magistratuei zuzendutako galderak egin daitezke saio bakoitzaren barruan edo gaiak iradoki, saio bakoitzaren aurretik. Iradokizun horiek hizlariei helarazten saiatuko gara, saio bakoitzaren aurretik, beren jardunean zehar azter ditzaten, mintegiaren formatuari dagokion denbora-muga logikoaren barruan.

DATAK ETA ORDUTEGIA:

 

MINTEGIA astearteetan emango da, HIRU ORDUKO BOST SAIOTAN banatuta, 16:00etatik 19:00etara:

 

  • Lehenengo saioa: 2021ko urriaren 19an.

  • Bigarren saioa: 2021ko abenduaren 14an.

  • Hirugarren saioa: 2022ko otsailaren 22an.

  • Laugarren saioa: 2022ko apirilaren 26an.

Bosgarren saioa: 2022ko ekainaren 14an.

 

PREZIOA:

 

200 € (BEZ BARNE)

 

PLAZAK ETA IZEN-EMATEA

35 plaza eskainiko dira (lehentasuna izango dute aurreko mintegira joan zirenek).

Plaza erreserbatzeko, Abokatuen Elkargoak bidalitako mezu elektronikoari erantzun beharko zaio. Ordainketa egiteko kontua jakinaraziko da, eta ordainketa egin izanaren egiaztagiria idazkaritzara bidali ostean berretsiko da plaza.

 

Ordainketa, gehienez ere, 2021eko urriaren 15ean egin beharko da.

 

BESTELAKO INFORMAZIOA:

 

Ziurtagiria MINTEGIA amaitzean emango da.

 

IZEN-EMATEAK