ICAGI

TALDE PARLAMENTARIOAK: BILAKAERA ETA ETORKIZUNERAKO AUKERAK

Datak
24-01-2022 - 25-01-2022
Ordutegia
10:00 - 13:30
Lekua
ONLINE
Hizkuntza
Castellano
Antolatzailea
Eusko Legebiltzarra
Erregistratzeko epea
23-01-2022
Salneurria
DOAKOA

Zuzenbide Parlamentarioaren Mintegia. Eusko Legebiltzarra, 2022ko urtarrilaren 24a eta 25a.

Eusko Legebiltzarrak bi jardunaldi antolatu ditu Legebiltzarreko Zuzenbideari buruzko Mintegiaren esparruan. Ohi bezala, bi urtean behin egiten da mintegia, gogoetarako eta eztabaidarako gune gisa, zuzenbide parlamentarioaren hainbat esparru aztertzeko.

Mintegi hori 2022ko urtarrilaren 24an eta 25ean egingo da eta izenburu hau du: “Talde parlamentarioak: bilakaera eta etorkizunerako aukerak”.

Ikastaroaren helburuen artean honako hauek daude: Europako talde parlamentarioen ereduen azterketa bat egitea, azken urteotan izan duten bilakaera ikustea, eta hainbat elementu zehatzagoak aztertzea, hala nola finantziazioa, transfuguismoa edo aro digital berriko perspektibak. Horrela, hausnarketa aberasgarria egitea espero da, irizpideak bateratzeko modukoa, Legebiltzarreko erakundeetan parte-hartze politikoaren funtsezko elementu hori ulertzeko.

Kurtsoaren matrikula doakoa da eta, horregatik, gomendatzen da mintegian parte hartu nahi dutenek lehenbailehen eman dezatela izena, mugatua baita era honetako deialdi batek har dezakeen parte-hartzaile kopurua. Gainera, pandemiaren bilakaera eta, ondorioz, edukiera-kontrola direla eta, online parte hartzea gaituko da Zoom bidez, eta horren esteka Mintegiaren datak gerturatzen direnean jakinaraziko zaie izena ematen duten pertsonei.

 

PROGRAMA

IZENA EMATEKO ORRIA