Legeak hobeto egiteko erronkak. Begirada bat testuinguru elebidunetatik
- Datak
- 30-01-2023 - 31-01-2023
- Ordutegia
- Lekua
- Eusko Legebiltzarra/ Parlamento Vasco
- Hizkuntza
- Castellano
- Antolatzailea
- Eusko Legebiltzarra
- Erregistratzeko epea
- 30-01-2023
- Salneurria
Legegintza-testuen kalitateak kezkatzen du legegilea. Kontua ez da legeak egitea bakarrik, baizik eta testu argi eta herritarren beharretara egokituak egitea. Legeak idazteko eremua eleaniztuna denean, legegileak erabiliko dituen hizkuntza ofizialetan, idazkera egokia eta zehatza bermatu behar da.
Hori da Eusko Legebiltzarrak antolatutako Zuzenbide Parlamentarioari buruzko mintegiaren gogoeta-gai nagusia. Mintegian, 2023ko urtarrilaren 30ean eta 31n, erakundeetako hainbat ordezkariren ideiak eta esperientziak izango ditugu; besteak beste, honako hauetakoak: Europako Parlamentua, Kanadako Gobernua, Diputatuen Kongresua edo autonomia-erkidego elebidunetako ganbera legegileak eta gobernuak.
“Legeak hobeto egiteko erronkak. Begirada bat testuinguru elebidunetatik” mintegiaren izenburuak helburuaren zantzuak ematen dizkigu: hizkuntza ofizial bat baino gehiago duten komunitateetako hizkuntzetan lege hobeak egitea.
Honekin batera, programa eransten dugu, eta, bide batez, jardueran parte hartzera animatzen zaituztegu. Mintegian, gaian erreferente diren adituak izateaz gain, parte hartzeko bi mahai-inguru eta eztabaidak irekiko dira; gune horietan, bertaratutakoek ekarpenak eta hausnarketak egiteko aukera izango dute.
Hori guztia dela eta, eskatzen dizuegu ekimena zabaltzea; eta honekin batera erantsitako izena emateko orria betetzea eta estudios@legebiltzarra.eus helbidera bidaltzea.