ICAGI

WORKinLan SUMMIT: “Euskadiko Enpleguaren Liburu Zuria: Erronkak eta proposamenak izango garen gizarterako"

Datak
16-02-2023 - 17-02-2023
Ordutegia
Lekua
Bilboko Euskalduna Jauregia
Hizkuntza
Castellano
Antolatzailea
Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak eta ISEAK Fundazioak
Erregistratzeko epea
16-02-2023
Salneurria
DOAKOA

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak eta ISEAK Fundazioak (ekonomia arloko ikerketa- eta transferentzia-zentroa) atsegin handiz gonbidatzen zaituzte WORKinLan SUMMITera, zeina otsailaren 16an eta 17an izango baita Bilboko Euskalduna Jauregian.

Ekitaldi honen ardatza honakoa honako hau izango da: “Euskadiko Enpleguaren Liburu Zuria: Erronkak eta proposamenak izango garen gizarterako”. Ikerketa horrek Euskadiko lan-merkatuaren iragana, oraina eta etorkizuna aztertzen du, eta erdigunean jartzen ditu etorkizuneko enplegua zein Euskadi izugarri baldintzatzen duten hiru erronka: erronka demografikoa, klima-aldaketa eta aldaketa teknologikoa.

Ekitaldiak trukerako eta lankidetzarako gune bat sortu nahi du, ezagutza eta ikerketa akademikoaren bidez, Euskadi inklusiboagoa lortzeko.

Helburu horrekin, nazioarteko prestigioa duten hainbat aditu akademikoren hitzaldiak bilduko ditu ekitaldiak, hala nola David Card Berkeleyko Unibertsitateko irakasle eta 2021eko Ekonomia Nobel sariduna edo eta ordezkari publiko sozial eta ekonomiko ezberdinenak. Aipatutako erronkak lantze aldera, 3 mahai-inguru egingo dira.

Aldi berean, gaikako tailerrak eta jarduerak egingo dira, ikuspegi akademikoa aplikazio praktikoekin osatzeko.

Honekin batera doakizu ekitaldiaren webgunerako esteka, jarduera-programan eta izena emateko formularioan sartzeko: WORKinLan.eus